AlbisteakInteresatzen zaizuTe interesa

“10 BITXIAK” – 2018ko Gipuzkoako Merkataritza Enpresa Sariak

Gipuzkoako Bazkundeak emandako XXVI. Gipuzkoar Merkatariza Enpresa Sarien kategoria berria da “10 bitxiak”. Kategoria honetan Gipuzkoako hamar merkataritza enpresa nabarmenak omenduko dira, era honetan lurralde osoko “bitxien” mapa sortuko dugu Gipuzkoa osoan barrena.

Eskualde bakoitzeko merkatariek beraien eskualdeko merkataritza, ostalaritza eta ostatu enpreseen artean, boto prozesu baten bidez bereizketa hau aukeratuko dute.

Ekimenean parte-hartu ahal izateko ondorengo OINARRIAK kontuan izan behar dira:

NORK BOZKATU DEZAKE?

Gipuzkoan ezarritako merkatari, ostalaritza eta ostatu enpresak.

NORI BOTOA EMAN DIEZAIOKET?

Txikizkako establezimendu bat aukeratu behar da bozketan. Gainera bozkatuko den establezimendua, botoa ematen duen pertsonaren herrian edo eskualdean egon behar da kokatuta.

KONTUTAN IZAN BEHARREKOA:

Merkataritza enpresa bakoitzak boto bakarra eman dezake.
Botoa eman ahal izateko, identifikazio datuak eskatuko dira. Pertsona berdinak boto bat baino gehiago ematen badu, automatikoki emandako boto guztiak ezabatuko dira,
Baita ere, enpresari komertzialak bere eskualde edo herrian  ez dagoen establezimendu bati botoa emanez gero, botoa ezabatuko da.
Zure hautagaitza aurkeztu nahi izatekotan, sakatu hemen

 Irailak 30, aurkezteko azken eguna.

 

 

 

 

No Comment

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Previous post

#PUC Digitalizazio Doako Tailerrak

Next post

Amarako Merkatarien Elkartearen Udazkeneko Kanpaina