Interesatzen zaizu

40 urtez alde zaharreko dendentza lan egiten

Zaharrean elkartearen urteurrena “40 urtez alde zaharreko dendentza lan egiten”

 Sariz beteta egongo diren ekintzak Donostiako Alde zaharrean

 

Alde Zaharreko denden elkarteak, ZAHARREAN, Donostiako udaletxeko merkataritza zinegotziaren  eta Euskal Gobernuko merkataritza departamenduaren elkarlanarekin, beraien 40. urteurrena ospatzen du, Maiatzaren 31tik, ostegunetik, Ekainaren 3ra arte, igandea,(biak barne) ekintza ezberdinak antolatzen Bretxako plazan ipiniko den karpan.

Zaharrean-eko karpa ekintza ezberdinez osatuta dago; Antzinako Photocall bat, Merkataritzako Gurpila, txokolatada batean parte hartzeko gonbidapena, produktu ezberdinen daztaketa eta hauen erakusketa. Hau dena ospakizuneko lau egun hauetan zehar izango da.

Karpa irekita mantenduko da:

Ostegunetik Larunbatera goiz eta arratsaldez 11:30tatik 14:00tara

eta Igandean 12:00tatik 14:00tara

Merkataritzako Gurpila: Dendek eskainitako sariekin

Parte hartzen duten dendetan162 deskontu txartelak, janarian trukatzeko 20 txartel, 5 saski delicatesen produktuekin, bazkari edo afarietarako gonbidapenak, 30 pintxo baino gehiago eta edariak, Donostiko Aquariumerako sarrerak, lepokoak, pultserak, edertasun produktuak, gozokientzako txartelak, etab. Karpan merkataritzako gurpilean irabazi ditzakezuen sarien artean egongo dira. Alde Zaharreko merkataritzan eta ostalaritzan aurki ditzakegun ofertak ezagutzeko modu ezberdin eta dibertigarri bat, elkartearen parte diren dendetan erostea bultzatzen eta auzoko merkataritza suspertzea helburu duela.

Osteguna 31tik eta igandea 3ra arte, karpan Garaiko Photocall bat egongo da non hiritarrak antzinara bidaiatzeko gai izango diren, xistera, canotierra, makila eta garaiko pamela bat jantziz, eta argazki dibertigarri bat eginez gero sare sozialetan elkarbanatuz.

Ekintza bereziak 

Karpa merkataritzarako eszenatoki bat izango da, non egunero Alde Zaharreko produktuak aurkituko ditugun, auzoko ofertak gertutik ezagutzera eramango gaituztenak.

Zaharrean-eko partaide diren denden eskutik ekintza ezberdinak edukiko ditugu:

Ostirala 06/01: Txokolatadarako gonbidapena (16:00h-20:00h)

Larunbata 06/02: La Koxkera-ko produktuen daztaketa (11:30h – 14:00 / 16:00- 20:30)

Igandea 06/03: Musika Kontzertua: Lemon Twist (12:00-14:00)

 

4 egun hauetan, parte hartzen duten dendak elkartearen urteurrenarengatik apainduko dira, erakusleihoetan kartelak eta pintxoetan, Zaharrean logoa eta “40 urtez Alde Zaharreko denden alde lan eginez” eslogana duten banderatxoak ipintzen

 

40 urte daramazki Zaharrean elkarteak eta orduz geroztik, bere asoziatuen sostengua, laguntza eta promozioaz ez ezik, sektoreko guztiari laguntzen. Bere eguneroko laguntza Alde Zaharreko merkataritzaren eta ostalaritzaren indartzea eta sendotzea posible egiten ditu, eta zonalde hau toki bizia, dinamikoa eta izaera propioa edukitzea.  Hau dena, eremu instituzional eta lokalean ospatzen diren foroetan daukan presentziari esker.

Donostiako Alde Zaharreko dendetan atentzioa ipintzeko lan beharrezko.

No Comment

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Previous post

Donostiako merkataritza eguna 2018

Next post

2018ko MEC. Merkataritza-saltokiak modernizatzeko laguntzak