Ayudas y SubvencionesDiru-LaguntzakInteresatzen zaizuTe interesa

45 URTETIK GORAKO PERTSONAK MERKATARITZAN KONTRATATZEKO LAGUNTZAK

45 URTETIK GORAKO LANGABEENTZAT enplegua sortzea sustatzeko, merkataritza sektoreetan kontrataziorako Laguntza Programa da Donostian. Donostiako Ekonomia Bultzatzeko Donostia UP!2017 Plana, Donostiako Sustapena-k sortutakoa.

 

45 URTETIK GORAKO PERTSONAK MERKATARITZAN KONTRATATZEKO LAGUNTZAK

 

Helburua

Helburu profesionala Ostalaritza eta Oerkataritza sektoreetara (hirian enplegua sortzen dutenak) berbideratu nahi duten 45 urtetik gorako pertsonak kontratatzea bultzatzea.
Hartzailea

 

Pertsona fisikoak edo juridikoak, publikoak edo pribatuak, estatukoak edo atzerrikoak nahiz aurreko pertsonalitaterik gabeko elkarteak, behar bezala eratuak (ikus Oinarriak)
Parte hartzeko baldintzak
  • Kontratatutako pertsonak langabezian egotea eta Lanbide-EEZn (Euskal Enplegu Zerbitzua) enplegu-eskatzaile bezala izena emanda egotea.
  • Kontratazioak gutxienez hiru hilabetekoak eta %100eko lanaldikoak izatea
  • Onuraduna Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (JEZ) alta emanda egongo Ostalaritza eta Merkataritza sektoretan.
  • Laguntzaren xedeko kontratazioaren pertsonaren lantokia Donostian izatea.
  • Pertsona juridikoen kasuan:
    – Aktiboa edo eragiketen bolumena 10 milioi eurotik beherakoa izatea.
    – Plantillaren batez besteko kopurua 50 langilera ez iristea.
    – Ostalaritza eta Merkataritza sektoretan ez duten enpresek ez izatea zuzenean edo zeharka ehuneko 25eko edo gehiagoko partaidetzarik.
Zenbateko handiena Laguntzen zenbatekoak hauek izango dira:

·         3.000 €, 3 hilabeteko eta %100eko lanaldiko kontratazioetarako laguntzak

·         3000 – 6000€, 3 hilabetetik gorako eta gutxienez %50eko lanaldiko kontratazioetarako laguntzak.

·         6.000 €, 6 hilabeteko edo gehiagoko eta %100eko lanaldiko kontratuarentzat.

Epea Laguntza-mota bakoitzeko jarritako baliabide ekonomiak agortu arte, edo, bestela, 2017/11/15 arte.
Eskaeraren aurkezpena Eskaerak era presentzialean aurkeztu ahal izango dira hemen:
Fomento de  San  Sebastián,  Reina  Regente  8,  Edificio  Teatro  Victoria Eugenia, 20003 San Sebastián. Horario: De lunes a jueves: de 9 a 17 horas; viernes: de 9 a 13 horas. Horario de verano, de lunes a viernes: 9:00 a 13:30h. Teléfono: 943.482.800.
Edo telematikoki Donostiako Sustapenaren web orriaren bidez: www.fomentosansebastian.eus

 

OHARRA: Laguntza hauek ez dira bateragarriak izango helburu eta denboraldi bererako beste edozein Administraziok edo erakunde publikok edo pribatuk, estatukoek, Europar Batasunekoek edo nazioarteko erakundeetakoek, emandako beste edozein laguntzarekin.

Informazio gehiagorako, Donostia Sustapenaren web-a bisitatu.
Deskargatu 45 URTETIK GORAKO KONTRATAZIO LAGUNTZA 2017.

Previous post

Gabonetako argiak

Next post

"EROSI HEMEN ETA SARIA IZANGO DUZU!" KANPAINIA