Erosketak Aste SantuanInteresatzen zaizu

ASTE SANTUAN IREKITA, IZENA EMAN!

Aste Santu honetan hurbildu iezaiezu zure saltokia turistei

San Sebastian Shops-etik gure merkataritzaren eskaintza hurbildu nahi diegu Aste Santuan bisitatzen gaituzten turistei eta horretarako LIBURUXKA batzuk egingo ditugu Aste Santuko jai egunetan beren saltokiak irikitzen dituzten saltokien erlazioa adieraziz.

Liburuxka hauetan bilduko dugun informazioa ondorengoa da:

  • Saltokiaren izena eta helbidea
  • Sektorea
  • Ordutegia

Liburuxkak banatuko dira:

  1. Bai hiriko eta baita probintziako hotel eta apartamentu turistikoetako logeletan.
  2. Puntu turistikoetan
  3. Donostia Turismoarekin hitz egiten ari gara beren ofizinetan ere banatu ahal izateko.

Liburuxka hauek webgunerako link bat edukiko dute www.sansebastianshops.com non saltoki parte hartzaileen zerrenda bertan agertuko den. Gainera, GEOLOKALIZATURIKO MAPA batean jasota agertuko dira, saltoki bakoitzaren informazioa zehaztuko dugu eta mugikorretik sartzea posible izango da.

Informazio guztia, bai online bidezkoa eta baita inprimiturikoa, lau hizkuntzetan argitaratuko da: euskaraz, gaztelanieraz, ingelesez eta frantsesez.

Gainera, Aste Santuan turisten etorria handiagotzeagatik “I. ASTE SANTUKO MARKET-a” antolatu dugu. Produktu erakusketaren bidez saltoki bakoitzaren aurrean egingo den kaleko merkatu bat da, giro berezi eta apainduan egingo dena. Helburua turisten arreta bereganatuko duten hiriko kaleak dinamizatzea da. Martxoaren 29 eta 31 bitartean nahi duzun egunetan dinamiza dezakezu, goiz nahiz arratsaldez.

Parte hartze kuota 20 eurokoa da bazkide diren saltokientzat eta 35 euro bazkide ez direnentzat, sorturiko gastuak finantzatzeko.

Kanpaina honetan partu hartu nahi izanez gero, IZENA EMAN martxoaren 16a baino lehen

  • FORMULARIO
  • Telefonoa: 943090938 / Whatsapp: 645 460 476
  • e-mailera korreo bat bidaliaz: info@sansebastianshops.com (Ref: SEMANA SANTA)
Previous post

#DONOSTIASTOCK 2018 MARTXOAK 9 -10 -11

Next post

Aste Santuan dendaz denda