Diru-LaguntzakInteresatzen zaizu

Ekintzailetzarako eta turismo-enpresen lehiakortasunaren hobekuntzarako laguntzak – (EMET 2018)

Zabalik dago eskaerak aurkezteko epea: 2018ko ekainaren 25a arte.

Ekintzailetzarako eta turismo-enpresen lehiakortasunaren hobekuntzarako laguntzak – EMET 2018

 2018ko Maiatzaren 24tik ekainaren 25 arte

XEDEA

Agindu honen helburua toki-garapenari lagunduko dioten turismo-negozio berriak sortzen laguntzeko oinarriak ezartzea da, baita turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzera bideratutako jarduketak ere, guztia ere berrikuntza teknologikoaren babesarekin; halaber, haien kalitatea hobetu nahi da eta turismo jasangarriko eta eskuragarriko eredu baterantz bideratu, baldin eta diruz laguntzeko honako ildo hauetan tokirik badute:

  • Turismo-negozioko eredu berriak sortzea
  • Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea
AURREKONTUKO ZUZKIDURA 894.264,77 €
ONURADUNAK a) Turismo-alojamenduko enpresak

b) Sukaldaritza-arloko enpresak

c) Bitartekaritzako turismo enpresak

d) Turismo-garraioko enpresak

e) Turismo aktiboko enpresak

f) Biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak

g) Turismo-gidariak

EZAUGARRIA

a) Turismo-negozioko eredu berriak sortzea, II. eranskinean zehaztutako ezaugarrien arabera (Jarduera ekonomikoen gaineko zergan 2016ko urtarrilaren 1aren ondoren eta laguntza eskatu aurretik eman duten enpresak).

b)Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea, III. eranskinean zehaztuta ezaugarrien arabera eta honako xede hauek bilatzen dituztenak:

  • Turismo-enpresen eta -zerbitzuen berrikuntza,soluzio teknologikoen bitartez;
  • Turismo-enpresen eta -zerbitzuen kalitatea hobetzea ( 2015etik hobetu beharreko negozioan edota establezimenduan turismo-jardueran diharduten enpresak);
  • Eskaintza turismo jasangarrira, arduratsura eta eskuragarrira bideratzea.
DIRU-LAGUNTZA

1.- Turismo negozio eredu berriak sortzea: Laguntza: 40%. Gehieneko diru-laguntza: 18.000€. Gutxieneko inbertsioa: 10.000€.
2.- Turismo-enpresen lehiakortasun hobetzeko laguntzak: Laguntza: 30%. Gehieneko diru-laguntza: 15.000€.

  • Enpresen eta turismo-zerbitzuen berrikuntza, soluzio teknologikoen bitartez. Gutxieneko inbertsioa: 5.000€.
  • Enpresen eta turismo-zerbitzuen kalitatearen hobekuntza. Gutxieneko inbertsioa: 5.000€.
  • Eskaintza egokitu turismoa jasangarria, arduratsua eta irisgarria izan dadin. Gutxieneko inbertsioa: 3.000€.

Deskargatu hemen Diru-laguntza kuadroa

ESKAERA EPEA Eskabideak aurkezteko epea 2018ko maiatzaren 25ean amaituko da,
100% Tramitazio elektronikoa.

Agindua, 2018ko maiatzaren 10ekoa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, turismo-enpresen sorkuntzari eta lehiakortasunaren hobekuntzari laguntzeko 2018ko ekitaldirako laguntzak arautu eta horien deialdia egiten duena

 

No Comment

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Previous post

2018 #PUC INNOVA

Next post

Hirugarren sektoren energia eraginkortasunaren aldeko inbertsioak sustzeko laguntza programa (EVE 2018)