Ayudas y SubvencionesDiru LaguntzakInteresatzen zaizuTe interesa

Hirugarren sektoren energia eraginkortasunaren aldeko inbertsioak sustzeko laguntza programa (EVE 2018)

Hirugarren sektorean energia eraginkortasunaren aldeko inbertsioak sustatzeko laguntza programa ireki da.  Eskaerak egiteko epea 2018ko Irailaren 14ean amaituko da.

 

HIRUGARREN SEKTOREAN ENERGIA ERAGINKORTASUNAREN

ALDEKO INBERTSIOAK SUSTATZEKO

 LAGUNTZA PROGRAMA (EVE 2018)

Helburua

Energiaren aurrezpen eta eraginkortasuna hobetzea, eta energia
berriztagarrien erabilera sustatzea  Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuak dauden industria alorreko instalazio eta
eraikinetan.

Onuradunak
  • Programa honek arautzen dituen diru-laguntzen onuradunak hauexek izan daitezke: izaera pribatuko edozein pertsona fisiko edo juridiko.
  • Merkataritza sozietateak, baldin eta beren titulartasuna bere osotasunean EAEko udal batena edo batzuena dena, eta haien helburuak Laguntza Programa honetako jarduerak gauzatzea ahalbidetzen badu.

 

Ezaugarriak ENERGIA ERAGINKORTASUNEAN:

  • Egungo eraikinetan energia instalazioak berritzea: kostu lagungarriaren % 20ko diru-laguntza izango dute.
  • Egungo argi-instalazioen berritzea: kostu lagungarriaren % 20ko diru-laguntza izango dute.
  • Baterako sorkuntza instalazio berriak: kostu lagungarriaren % 20ko diru-laguntza izango dute.
  • Energia auditoria integralak energia eraginkortasunaz, Hirugarren Sektoreko eraikinetan: kostu lagungarriaren % 50ko diru-laguntza izango dute.
  • Kokaguneko jarduera osoan, UNE-EN-ISO 50001 arauan oinarrituta, Energia Kudeatzeko Sistemak ezartzea helburu dutenak: kostu lagungarriaren % 50ko diru-laguntza izango dute.

ENERGIA BERRIZTAGARRIETAN:

  • Ur bero sanitarioa (A.C.S.) ekoizteko: kostu lagungarriaren % 30ko diru-laguntza izango dute.

Enpresen kasuan, Oinarri hauetako jarduerak lagunduko dira diruz; onuradunek egingo dituzten jarduera horiek honako data hauen artean gauzatu eta fakturatu beharko dira: Laguntzen Programa honetaz baliatzeko eskabidea aurkezten den egunaz geroztik 2018ko abenduaren 31ra.

 Epea 2018/09/14 arte edo kreditua agortu arte.
Eskabidearen prozedura

Bide elektronikoen bitartez baino ez dira egingo. Hain zuzen ere, izapide horietarako propio diseinatutako aplikazio informatikoa erabili beharko da. Helbide honetan: https://gestionayudas.eve.eus/solicitud.

 

Informazio gehiago, OINARRIAK deskargatu hemen.

No Comment

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Previous post

Ekintzailetzarako eta turismo-enpresen lehiakortasunaren hobekuntzarako laguntzak – (EMET 2018)

Next post

Donostiako merkataritza eguna 2018