Interesatzen zaizu

DONOSTIA STOCK UDA

UZTAILAREN 26an, 27an eta 28an, SShops Donostia plataformak, hura osatzen duten elkarteekin batera (Auzoa, Asentadores del Mercado de la Bretxa, Centro-Erdi, Gipuzkoako Merkatarien Federazioa, dendaSS eta Zaharrean), eta Donostiako Sustapenarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, DONOSTIA STOCK UDA antolatuko du, hiriko dendei laguntzeko udaberri/uda denboraldiko stocka likidatzen.

 

EGINGO DIREN JARDUERAK:

1. AZOKA TXIKIA SALTOKIETAN – UZTAILAREN 26tik 28ra

Edonor etor daiteke, AUZO GUZTIETAN egongo da eta EDOZEIN SALTOKIK egin dezake bat.

Hiria merkatu handi bihurtu nahi dugu, eta udako bildumako stocka kalera ateratzera eta prezio erakargarrian likidatzera animatzen ditugu parte hartu nahi duten saltoki guztiak.

SShops Donostia plataformak:

  • Udalari eskatuko dizkio baimen guztiak, saltoki orok aukera izan dezan kanpoan merkatutako artikuluak ipintzeko, mahaietan eta antzekoetan, eta horrela, kontsumitzaileak erakartzeko.
  • Alokairu-mahaiak kudeatuko ditu, saltokiek eskatuz gero.
  • Saltokiak puzgailuekin eta banderatxoekin apainduko ditu.

 

PARTE HARTZEKO PREZIOA–BEZ barnean hartutaSaltokia bazkidea bada: 20 €  /  Saltokia bazkidea EZ bada: 35 €

Parte hartu nahi baduzu, bete FORMULARIO hau.

 

 

2. DENDEN AZOKA AUZOETAN – UZTAILAREN 27a, OSTIRALA

UZTAILAREN 27an (ostirala) STOCK AZOKA bat antolatuko dugu GROSEN, AMARAN, EGIAN eta ERDIALDEAN/ALDE ZAHARREAN.

Horretarako, tokiko merkataritza sustatzeko karpak instalatuko dira, eta saltokiek karpa horietan erakutsiko dituzte eskainitako produktuak. Musika-giropena izango dugu.

Azoka 11:00etatik 20:00etara egongo da irekita. Eta 10-16 postu instalatuko dira, eskariaren arabera.

Karpen KOKAPENA auzoetan:

  • GROS: KATALUNIA PLAZA
  • AMARA: AUTOBUS-GELTOKIA
  • EGIA: MARTIN SANTOS KALEA
  • ERDIALDEA/ALDE ZAHARRA: BOULEVARD ZUMARDIA

 

PARTE HARTZEKO PREZIOA–BEZ barnean hartuta: Saltokia bazkidea bada: 60 € / Saltokia bazkidea EZ bada: 105 €

Parte hartu nahi baduzu, bete FORMULARIO hau.

Bi jardueretan PARTE HARTZEKO KOSTUA 70 € da (BEZ barnean hartuta) bazkideak diren saltokien kasuan, eta 125 €, berriz, bazkideak ez diren saltokien kasuan.

 


 

JARDUERAREN HEDAPENA

Sustapen-lan handia egingo da komunikabideetan (irratia eta Dbus), baita Interneten ere (sare sozialetan).

Saltokietarako kartelen eta flyerren bidez hedatuko dugu jarduera, eta saltokien inguruan langileak egongo dira propaganda banatzeko.

 

Gure ustez, aukera paregabea da soberazko stocka likidatzeko, eta horregatik, parte hartzera animatzen zaituztegu; deitu 943090938 telefono-zenbakira, idatzi info@sansebastianshops.com  helbide elektronikora edo bete formulario (https://goo.gl/forms/dRrNg9jfZUWc0kBE3)  hau, UZTAILAREN 11 BITARTE.

 

No Comment

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Previous post

#PUCstart 2018 - Donostiako Sustapena

Next post

ENPRESA JARDUERA BERRIAK LOKAL KOMERTZIALETAN ETA ZERBITZU LOKALETAN IREKITZEKO LAGUNTZAK