KanpainakUda Donostia Stock

Donostia Stock Uda azokako arrakasta.

Donostia Stock Uda azoka udako azken produktuak saltzeko irtenbide bezala sortu zen eta honez gain, hiriko komertzioari bultzada eman eta sektorearen lehiakortasuna hobetzeko ere.

 

26, 27 eta 28an hiriko auzo guztietan merkatariek beren produktuak kalera atera zituzten, Stock Azoka kaleanBRADERIE– ospatzeko asmoz. Auzoak eskaintza eta promozio oso interesgarriz bete ziren. Hainbat izan ziren eskuratu ahal izan ziren produktuak: arropa, oinetakoak eta osagarriak izan ziren gehien ikusi zirenak, baina honez gain, etxerako produktuak, edertasunekoak, informatikoak, osasunaren ingurukoak, eta abar.

 

EVERLY ROCK_PARTE VIEJA 1

 

Aurten, berrikuntza moduan, 27an, Elkano Kalean eta Katalunia Plazan Stock Karpak jarri ziren. Bertan hiriko 24 komertziok beren produktuak salneurri ezin hobea aurkitu zituzten; jateko gutiziak, egunerako bertan eginiko janari eta edari gozoak. Karpa hauek egun osoz egon ziren irekiak, goizeko 11 etatik, gaueko 21 etara.

 

Untitled design

 

Bertan parte hartu zuten dendariek beren komertzioetan partaide ziren kartela jarri zuten eta honela hiritarrek argi ikusteko aukera izan zuten zeinek hartu zuten parte bertan, zeintzuk izan ziren laguntzaile proiektu honetan.

Gros eta Altza auzoetan 5 kontzertuz gozatzeko aukera izan zen eta ume zein helduentzako tailerrak ere izan genituen.

 

Egitasmoaren berri emateko, sare sozialak eta Internet erabili ziren eta erabili zen hashtag-a  #donostiastockuda izan zen.

 

Behin azoka amaituta, parte hartu duten komertzioei galdeketa bat egin zaie bere iritzia jasotzeko eta iritzi oso baikorrak jaso ditugu. Produktoen salmenta oso txukuna izan omen da eta azpimarratu dute ongi dagoela ohiko lokaletatik atera eta kalean horrelakoak egitea, baita karpetan ere. Egun gehiago ere eskatu dira hurrengo urtera begira.

No Comment

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Previous post

Bazkide berriak, 2018 uztaila

Next post

Hemen daude Zaharrean eta Centro Erdi-ren ekopoltsak.