Uncategorized @eu

DONOSTIAKO SALTOKIAK MOZORRO EZBERDIN ETA ORIGINALEZ BETERIK DAUDE!

Aurtengoan ere badatoz inauteriak Donostiara! Kolorea, poztasuna eta, batez ere, irudimena dakarkigun festa handia badator! Denbora ahitzen ari da, egun gutxi batzuk besterik ez dira falta egun handirako eta gainontzekoak txunditurik uzteko mozorro egokia aukeratzeko momentua iritsi da! Oraindik aurtengo mozorroa aukeratu ez baduzu, AFEDEABRACADABRA eta JOSTAMENDI mozorro dendetan gehien salduriko mozorroak zein diren azalduko dizkizugu!

Aurten ere animalia-mozorroak dira gehien saltzen ari direnak! Oso praktikoak izateaz gain, mozorro hauek goxo-goxoak dira eta azken egun hauetan izaten ari garen hotzarekin jendeak argi dauka hotzari aurre egiteko mozorro aproposenak direla. Horiez gain, famili eta lagun taldeentzat inoiz huts egiten ez duten mozorro klasiko eta originalak ere bertan aurki ditzazkezue!

Aitzakiarik ez dago inauterietan ez mozorratzeko! Anima zaitez! Captura1

Previous post

ICO FINANTZA LERROAK 2018

Next post

MARTXOAREN 1ETIK AURRERA PLASTIKOZKO POLTSAK ORDAINDU BEHARKO DIRA!♻️