AlbisteakAyudas y SubvencionesInteresatzen zaizu

ENPRESA BERRIAK SORTZEA BULTZATZEKO LAGUNTZA

Anuncio de publicación de las bases que regulan DonostiaINN, programa de Ayudas para incentivar la creación de nuevas empresas en 2018, Plan de Impulso Económico Donostia / San Sebastián UP! 2018. 

XEDEA

Norberaren konturako lanpostu berriak sortzearen alde egitea, honakoaren bidez:

  • Enpresa berriak sortzea izaera orokorrarekin.
  • Enpresa berriak sortzea berrikuntza eta hirirako balio erantsiaren ekarpeneko irizpideetan oinarrituta.

Laguntzak elkarrekiko bateraezinak dira.

Donostia Sustapenak, enpresak ekarritako informazioarekin, zehaztuko du enpresa berritzailearen izaera duen ala ez.

  

ONURADUNAK ETA ONURADUNEK BETE BEHARREKO BALDINTZA GEHIGARRIAK

 

Oinarri hauen 3. artikuluan ezarritakoa betetzen dutenek onuradun izan ahalko dira.

Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak eskatzeko Oinarri hauen 4. artikuluan aurreikusitako baldintzak bete beharko dira:

a) Dena delako laguntzaren xedeko jardueraren helbide fiskala Donostian kokatuta egotea

b) Pertsona juridikoei dagokienez, oinarrietan adierazitako baldintzak betetzea.

c) Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren alta berria 2018ko urtarrilaren 1 eta abenduaren 31 artean sortzea.

d) 2018ko urtarrilaren 1 eta abenduaren 31 arteko aldian, bazkideetako batek Gizarte Segurtasunean alta ematea (Autonomoen Araubidea edo bateragarria).

e) Bere bazkideen artean, batek gutxienez, Donostia Sustapeneko ekintzaileei eskainitako laguntza zerbitzuak etengabe eskaintzen duen prestakuntza Saioetan parte hartu izana. Dena den, Donostiako Sustapenak aipatu prestakuntza-saioak egitetik salbuetsi dezake, garatu beharreko negozio-eredua behar adina ezagutzen duela egiaztatu dela uste badu

f) AEZn jarduera berdinean edo antzekoan matrikulatu ez izana, eskatutako laguntzaren xedeko enpresa sortu aurretiko sei hilabeteetan.

 

Hauek ezingo dute onuradun izan:

  • Irabazi-asmorik gabeko elkarteek.
  • %25etik gorako lotura edo partaidetza duten erakundeek: Sektore publikoaren barneko erakundeak (hots, Sektore Publikoko Kontratuen inguruko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 3. artikuluaren barneko erakundeak; horren bidez, 2014ko otsailaren 26ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014/23 (EB) eta 2014/24 (EB) Zuzentarauen transposizioa egiten da Espainiako ordenamendu juridikora), irabazi asmorik gabeko Fundazioek eta Elkarteek, ondare-elkarteek eta/edo Elkargo Profesionalek.

DIRUZ LAGUNTZEKO KONTZEPTUAK ETA LAGUNTZEN ZENBATEKOA

Enpresa berriak 2018an sortzea:

1) Enpresa berriak sortzea izaera orokorrarekin:

  1. 1.200 € izaera orokorrarekin sortutako lanpostu berri bakoitzeko (lehen bazkidea).
  2. 500 € lanpostu berri bakoitzeko (bigarrena eta hurrengoak).

 

1. Emakume ekintzaileak: 
Emakumeek sustatutako alten kasuan, %20ko igoera, aurrean adierazitako zenbatekoen gainean.
2. Lan-merkatuan sartzeko zailtasun handienak dituen talderen batekoa izatea: 
Bazkide bakoitzeko laguntzak %20ko igoera izan dezake lan-merkatuan sartzeko zailtasun  handienak dituzten pertsonen alta berrien kasuan. Egoera horretan sartuko dira ondorengoen arteko  batzuk, besteak beste:

  • 35 urteko edo gutxiagoko pertsonak.
  • 45 urtetik gorako pertsonak.
  • Iraupen luzeko pertsona langabeak. Iraupen luzeko pertsona langabeak izango dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile bezala inskribatuta daudenak Langile Autonomoen Erregimenean edo baliokidean alta eman aurreko 18 hilabetetan, betiere denboraldi horretan langabezia-egoeran egon badira gutxienez 12 hilabetez.
  • Desgaitasuna duten pertsonak (%33koa edo handiagoa).
  • Gizarte-bazterketa arriskuan aurkitzen diren pertsonak.

3. Familia-eremuan betebeharrak dituzten ekintzaileak: 
Bazkide bakoitzeko laguntzak 360 euroko igoera izan dezake jarraian agertzen den pertsonaren batekin bizi dela egiaztatzen bada (kontzeptuak ez dira metagarriak):

  • 0 eta 12 urte arteko seme-alabak (16 urte %33ko edo gehiagoko desgaitasuna izanez gero).
  • 0 eta 12 urte arteko adingabeak, behin betiko familia harrera badute edota adopzioarako helburuarekin zaintza badute (16 urte %33ko edo gehiagoko desgaitasuna izanez gero).
  • Bigarren mailara bitarteko odolkidetasuneko edo ahaidetasuneko senideak, mendekotasunegoera egiaztatuta.

Gehienez, 8.000 euro enpresa bakoitzeko.

 

2) Enpresa berriak sortzea berrikuntza eta hirirako balio erantsiko ekarpeneko irizpideetan oinarrituta:

  1. 3.000 € izaera orokorrarekin sortutako lanpostu berri bakoitzeko (lehen bazkidea).
  2. 1.000 € lanpostu berri bakoitzeko (bigarrena eta hurrengoak).

Enpresa aipatutako sektore estrategikoen barruan sailkatzeko ondorioetarako, Donostia Sustapena izango da hura zehazten duena.%10eko igoera Donostia Sustapenak zehaztu dituen sektore estrategikoekin lotutako enpresei dagokienez.

 

Familia-eremuan betebeharrak dituzten ekintzaileak:
Bazkide bakoitzeko laguntzak 360 euroko igoera izan dezake jarraian agertzen den pertsonaren batekin bizi dela egiaztatzen bada (kontzeptuak ez dira metagarriak):

  • 0 eta 12 urte arteko seme-alabak (16 urte %33ko edo gehiagoko desgaitasuna izanez gero).
  • 0 eta 12 urte arteko adingabeak, behin betiko familia harrera badute edota adopzioarako helburuarekin zaintza badute (16 urte %33ko edo gehiagoko desgaitasuna izanez gero).
  • Bigarren mailara bitarteko odolkidetasuneko edo ahaidetasuneko senideak, mendekotasun egoera  egiaztatuta.

Gehienez, 10.000 euro enpresa bakoitzeko

 

ORDAINKETA PROZEDURA:

  1. Ematerakoan: %50era arte
  2. Enpesa sortu ondorengo 12 hilabeteetan: gainontzeko %50

 

Nolanahi ere, ordainketa guztiak egiteko enpresa sortzeko eta abian jartzeko prozesuarekin lotutako kontzeptuen gastua eta ordainketa justifikatu behar dira (enpesak alta eman eta ondorengo 2 hilabetetik ondorengo 12 hilabeteetara arte). Besteak beste:

  • Gizarte Segurantzako langile autonomoen araubide bereziaren edo araubide baliokidearen kotizazioaren ordainketari dagozkion kuotak.
  • Ekonomia jarduerari dagozkion inbertsioak, jarduerarako ondasun higiezinak birgaitzeko eta/edo erreformatzeko obrak barne.
  • Enpresa eratzeko gastuak, esaterako: irekitze lizentziak, jarduera lizentziak…
  • Komunikazio gastuak. Horien artean honako hauek sar daitezke: publizitate kanpainak, web orrialdeko diseinua, sare sozialen diseinua, etab.
  • Existitzen diren enpresak erostea horrek garatutako jarduerarekin jarraitzeko
  • Horrez gain eta hiri osorako, jarduerari dagozkion higiezinak alokatzearen gastuak, kalean bertan kokatutako eta publikorako arreta zuzena duten dendak eta/edo zerbitzuak erabiltzeko badira.

EPEAK

Eskaera

Gehienezko epea bi hilabetekoa izango da Ekonomia Jardueren Zergan alta ematen denetik edo errolda aitorpenaren altari dagokion datatik, eta betiere 2018ko abenduaren 31 baino lehen. Alta oinarri hauek argitaratu baino lehen eman bada, epea bi hilabetekoa izango da, iragarkia Gipuzkoakoa Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo egunetik aurrera.

Justifikazioa

Amaierako justifikazioa aurkezteko gehienezko epea hilabetekoa izango da, enpresak alta eman zuenetik 12 hilabete igaro ondoren (Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren alta data edo errolda aitorpenaren altari dagokion data)

ESKAERAK ETA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Eskaera telematikoak Donostia Sustapeneko web orriaren bide egingo dira (Interneteko Zerbitzuak), bertan ezarritako eskakizunei jarraiki.

Donostia Sustapenak artxiboak jasoko ditu eta dagokion aurkezpen frogagiria igorriko du.

Lekuan bertako eskaerak Donostia Sustapeneko Informazio Zerbitzu Zentraletan aurkeztuko dira, Erregina Erregente kalea, 8, Victoria Eugenia Antzokiko Eraikina, 20.003 Donostia, Donostia Sustapeneko web orrian adierazten den jendearenganako arreta ordutegian.

  1. Lekuan bertako eskaerak paperezko euskarrian aurkeztu behar dira.
  2. Edozein informaziorako edo kontsultarako, bertara zuzendu: 943.482800 edo fomentoss@donostia.eus, erreferentzia hau adieraziz: “Enpresak sortzeko laguntza 2018”.
  3. Dagokion eskaera inprimakinarekin batera, Oinarri hauetan eskatutako administrazio dokumentazio osoa erantsiko da.

Donostia Sustapeneko Informazio

No Comment

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Previous post

DONOSTIA STOCK UDA

Next post

DENDATICS LAGUNTZAK 2018