Ayudas y SubvencionesDiru LaguntzakDiru-LaguntzakInteresatzen zaizuTe interesa

ENPRESA BERRIAK SORTZEA BULTZATZEKO LAGUNTZA

“Donostia SMART batean berrikuntzan eta talentuaren garapenean oinarritutako etorkizun baterako gaitasunak eraikitzen” deritzon Donostia UP! 2017 Ekonomia Bultzatzeko Plan berritik eratorritako jarduketa-ildoek hirian enpresa berriak sortzea bultzatzera bideratutako zerbitzuak eta laguntza-programak jasotzen dituzte. 

 

ENPRESA BERRIAK SORTZEA BULTZATZEKO LAGUNTZA

 

Helburua

Norberaren kontura lanpostu berrien sorrera babestea, honako honen bidez:

  •  Enpresa berriak sortzea, oro har.
  • Berrikuntza-irizpideetan oinarritutako eta hiriari balio erantsia ematen dioten enpresa berriak sortzea.
Hartzailea

 

Pertsona fisikoak edo juridikoak, publikoak edo pribatuak, estatukoak edo atzerrikoak nahiz aurreko pertsonalitaterik gabeko elkarteak, behar bezala eratuak.
Parte hartzeko baldintzak
  • Helbide fiskala edo jarduera zentroa Donostian izatea.
  • Pertsona juridiko izatekotan (ikusi oinarriak).
  • Bazkideetako batek 2017ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arteko epean Gizarte Segurantzan alta ematea (Autonomoen Araubidean edo baliokidea den beste batean).
  • Donostia Sustapeneko “Hasiera Pack” prestakuntza saioetan parte hartu izana (zenbaitetan salbuespena aitortzeko aukera dago).
  • Ekonomia jarduera berdinean edo antzekoan titularra ez izana enpresak alta eman baino aurretiko 6 hilabetetan.
  • Gastuak aukeratzeko epea altaren aurretiko 2 hilabete eta ondorengo 12 hilabeteen arteko gastuak izango dira, baita enpresa altaren aurretiko gastuak ere.
Zenbateko handiena Laguntzen gehienezko zenbatekoa 10.000€-koa izango da enpresa bakoitzeko kontzeptu guztiak batuz:

·         Gehienez 4.000€ enpresa berrien sorkuntzarako:
– 1.200 €-tako laguntza lehen bazkidearentzat.
– 500 €-tako laguntza, bigarrenarentzat eta hurrengo bazkideentzat.
*Bazkide bakoitzaren laguntza honek %20ko igoera izan dezake emakumeak, 30 urtetik beherako gazteak, 45 urtetik gorako pertsonak, minusbaliotasuna duten pertsonak, etorkinak, gizarte baztertzearen egoeran dauden beste pertsonak edo iraupen luzeko langabetua izatekotan. (EZ DA METAGARRIA).

·         Gehienez 8.000€ garapenezko enpresa berrien sorkuntzarako:
2.000 €-tako laguntza lehenengo bazkidearentzat.
– 1.000 €-tako laguntza, bigarren eta hurrengo bazkiderentzat.
* Laguntza honek %10ko igoera izan dezake Donostia Sustapenak ondoren zehazten dituen sektore estrategikoekin lotutako enpresei dagokienez: Smart, Surfa, Nekazaritzako elikadura sektorea, Merkataritza, Ostalaritza eta Diseinua, jantzigintza, ekoizpena eta Moda sustapenarekin lotutako zerbitzu profesionalak (EZ DA METAGARRIA).

·         Ekonomia jarduerarekin lotutako higiezinak alokatzeko gastuen kontzeptuan:
2.000 € hurrengo auzoetarako: Altza, Bidebieta, Amara Berri, Riberas de Loyola, Loiola, Martutene, Intxaurrondo, Egia.
– 500 € gainerako auzoentzat.

·         Gehienez, 300 € haurrentzako haurtzaindegirako edo antzerako eragindako gastuetarako. 0 eta 3 urte artekoa.

Eskaeraren Epea ·         Ekonomia baliabideak agortu arte.

·         Izaera orokorrarekin, gehienez 2 hilabeteko epean, alta EJZn eman denetik (Ekonomia Jardueren Zerga).

·         2017ko urtarrilaren 1 eta iragarkia aldizkari ofizial batean argitaratu arteko alteetarako, gehienez 2 hilabeteko epea, iragarkiaren ondorengo egunetik aurrera.

·         Bestelakoetan, 2017ko abenduaren 31ra arte.

Eskaeraren aurkezpena Eskaerak era presentzialean aurkeztu ahal izango dira hemen:Fomento de  San  Sebastián,  Reina  Regente  8,  Edificio  Teatro  Victoria Eugenia, 20003 San Sebastián. Horario: De lunes a jueves: de 9 a 17 horas; viernes: de 9 a 13 horas. Horario de verano, de lunes a viernes: 9:00 a 13:30h. Teléfono: 943.482.800.

Edo telematikoki Donostiako Sustapenaren web orriaren bidez: www.fomentosansebastian.eus

 

Informazio gehiagorako, Donostia Sustapenaren web-a bisitatu.
Deskargatu Laguntza honen OINARRIAK eta LABURPEN TAULA.

Previous post

JABE IZAN, GAZTEAK KONTRATATZEKO DIRULAGUNTZAK

Next post

V SHOPPING JAZZ