AlbisteakAyudas y SubvencionesInteresatzen zaizu

ENPRESA JARDUERA BERRIAK LOKAL KOMERTZIALETAN ETA ZERBITZU LOKALETAN IREKITZEKO LAGUNTZAK

ENPRESA JARDUERA BERRIAK LOKAL KOMERTZIALETAN ETA ZERBITZU LOKALETAN IREKITZEKO LAGUNTZAK

LAGUNTZEN XEDEA

  • 2018. urtean sortutako enpresa berri horiek lokal horiek alokatzeko eragindako gastua sustatzea.
  • 2018. urtean sortutako enpresa berri horiek lokal horiek alokatzeko eragindako gastua sustatzea, produktu eta zerbitzu berriak aldi baterako frogatzeko eta merkaturatzeko “Pop Up Store” kontzeptupean.
  

PERTSONA ONURADUNAK

 

Laguntzaren onuradun izaera izango du laguntzaren oinarrien 3.artikulua betetzen duena.

Laguntza eskatzeko, oinarrietako 4.artikuluan dauden baldintzak bete beharko dira:

  1. Dena delako laguntzaren xedeko jardueraren helbide fiskala Donostian kokatuta izana.
  2. Pertsona juridikoen kasuan, oinarrietan azaltzen diren baldintza guztiak betetzea.
  3. Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren hasierako alta 2018ko urtarrilaren 1 eta abenduaren 31 artean ematea, biak barne.
  4. Ekonomia Jardueren gaineko Zergan jarduera berberean edo antzekoan matrikulatu ez izana, eskatu duten laguntzaren xedeko enpresa sortu baino sei hilabete lehenago.

Ez dira pertsona onuradun izango:

  • Irabazi asmoko edo irabazi asmorik gabeko Elkarteak
  • %25etik gorako lotura edo partaidetza duten erakundeek: Sektore publikoaren barneko erakundeak (hots, Sektore Publikoko Kontratuen inguruko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 3. artikuluaren barneko erakundeak; horren bidez, 2014ko otsailaren 26ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014/23 (EB) eta 2014/24 (EB) Zuzentarauen transposizioa egiten da Espainiako ordenamendu juridikora), irabazi asmorik gabeko Fundazioek eta Elkarteek, ondare-elkarteek eta/edo Elkargo
DIRUZ LAGUNTZEKO KONTZEPTUAK ETA DIRU-LAGUNTZEN ZENBATEKOA 1.000 euroko laguntza, izaera orokorrarekin, ekonomia jarduerarekin lotutako higiezinak alokatzeko gastuen kontzeptuan. Gastu horiek establezimendu komertzial eta/edo zerbitzuen establezimendu bat zabaltzeari dagozkio, kalean bertan eta publikoarenganako zuzeneko arretarekin.

Lokala hurrengo auzoetan kokatuz gero: Altza (20.016), Bidebieta (20.017), Amara Berri (20.010 eta 20.011), Loiolako Erriberak (20.014) , Loiola (20.014), Martutene (20.014 eta 20.115), Intxaurrondo (20.015) eta Egia (20.012), laguntza 2.000 eurokoa izango da.

Hauek dira diruz laguntzeko kontzeptuak:

Ekonomia jarduerarekin lotutako alokairu gastuak, alegia; establezimendu komertzial eta/edo zerbitzuen establezimendu bat erabiltzeari dagozkionak, kalean bertan eta publikoarenganako zuzeneko arretarako, eta Ekonomia Jardueraren gaineko Zergan (EJZ) alta eman baino 2 hilabete lehenago eta alta haren ondoren 12 hilabete artean garatzen badira.

Laguntzen deialdi honetan, honako hauek ez dira, inolaz ere, diruz laguntzeko kontzeptutzat joko:

  • Obligazio bat betetzea bermatzen duten fidantzak, gordailuak edo antzekoak.
  • Abalen edo antzekoen gastuak.
  • Hirugarren aholkularitza edo bitartekotza (higiezinen agentziak…).
  • Tasak eta lizentziak
  • Alokatutako lokalari dagozkion hornikuntzek eragindako kostuak (ura, argia, etab.)
  • Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ) eta gainerako zeharkako zergak.

EPEAK

Laguntzak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da Ekonomia Jardueren Zergan alta eman zen datatik, edo errolda aitorpenaren arabera, dagokionean, eta beti ere 2018ko abenduaren 31 baino lehen.

Alta oinarriak argitaratu baino lehen eman bazen, epea bi hilabetekoa izango da iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen eta hurrengo egunetik aurrera.

Eskaerak modu telematikoan edo lekuan bertan aurkeztu ahal izango dira.

Eskaera telematikoak Donostia Sustapeneko web gunearen bidez egingo dira (www.fomentosansebastian.eus) bertan ezarritako baldintzei jarraiki.

Lekuan bertako eskaerak Donostia Sustapeneko Informazio Zerbitzu Zentraletan aurkeztuko dira, Reina Regente kalea, 8, Victoria Eugenia Eraikina, 20.003 Donostia, publikoarenganako arretarako ordutegian, Donostia Sustapeneko web gunean adierazita.

Lekuan bertako eskaerak paperezko euskarrian aurkeztu beharko dira.

Edozein informaziorako edo kontsultarako 943.482800 edo fomentoss@donostia.eus, erreferentzia hau adierazita: lokal komertzialetarako laguntza.

Dagokion eskaera inprimakiarekin batera, Oinarri hauetan eskatutako administrazio dokumentazio guztia erantsiko da.

LAGUNTZAREN IZAPIDEAK ETA EBAZPENA

Eskaerak erregistro-ordenaren arabera ebaluatu eta ebatziko dira, harik eta laguntza bakoitzerako jarritako baliabide ekonomikoak agortu arte, Oinarri hauetako 2. artikuluan jasotakoaren arabera.

Laguntza emango edo uko egingo zaio Donostia Sustapeneko berariazko ebazpenaren bidez.

Ebazpenak eskaintzaileei jakinaraziko zaizkie eta onuradunen zerrendetan argitaratuko dira.

Emandako ebazpenarekin desadostasuna izanez gero, alegazioak aurkeztu ahal izango dira gehienez ere hilabeteko epean ebazpena emandako egunetik kontatzen hasita. Edonola ere, Donostiako Sustapenak erabakitakoa bete beharko da, eta, hala beharrez gero, bi aldeak Donostiako Epaitegien eta Auzitegien jurisdikzioaren mende geratuko dira.

Informazio gehiago FOMENTO SAN SEBASTIAN 

No Comment

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Previous post

DONOSTIA STOCK UDA

Next post

DONOSTIA STOCK UDA