Interesatzen zaizuTe interesa

“EROSI HEMEN ETA SARIA IZANGO DUZU!” KANPAINIA

San Sebastian Shop-etik Donostiako saltokietan kontsumoa sustatzeko KANPAINA sortzen dugu, “EROSI HEMEN ETA SARIA IZANGO DUZU!”

Black Friday-aren inpaktu negatiboa  hiriko saltokietan kontuan hartuz,San Sebastian Shops erosketak Donostiako saltokietara zuzentzeko eta sustatzeko, marka handien eta banaketa-kateen alternatiba bezala, martxan jartzen du kanpaina hau.

Kanpaina honetan, 2017ko Azaroaren 13tik 23ra egiten diren erosketak San Sebastian Shops-ek opari desberdinekin SARITZEN ditu; baina gainera, Eguberrien erosketen kontsumoa zure saltokira birgidatzeko, 10€-eko EROSKETA-TXARTEL bat eskaini ahal dezazula proposatzen dizugu, zure  saltokiaren sari bezala.
TXARTELA Eguberrien erosketetan zure dendan kontsumitzeko da (Abenduaren 1tik Urtarrileko 5ra) eta nahi dituzun hainbeste sari-txartel eman ahal izango dituzu.

KANPAINAREN DINAMIKA:

  • Hainbat hazkatu eta irabazi txartela emango dizkizugu, batzuk sarituak zure dendan kontsumitzeko eta beste batzuk saritu gabeak, zozketan parte hartzeko. Zuk erabakitzen duzu zenbat sari-txartela emango dituzu, baina kanpainako parte-hartzaile bezala sari-txartel bat eman behar duzu gutxienez.
  • TXARTEL SARITUAK: erosketa-txartel bat irabazten duen kontsumitzaileak, 2017ko Abenduaren 1tik 2018ko Urtarrilaren 5 arte kontsumitu ahal izango du zure dendan. Ondoren  baliogabeak izango dira.
  • TXARTEL EZ SARITUAK: zozketan parte hartuz erosketa-txartel bat irabazten ez duen kontsumitzaileak beste sari batzuk irabaz ditzake. Horretarako txartel ez saritua hautestontzian utzi beharko du.
  • SARI-ZOZKETA: ez saritutako eta hautestontzian utzitako txartel guztiek, Azaroaren 28an ospatzen den zozketan parte hartzen dute eta hauek dira irabazi dezaketen sariak:• Lau egonaldi hoteletan eta Nafarroako baserri-etxean, bi pertsonarentzat.
    • Afariak Donostiako jatetxeetan.
    • Aquarium-erako Bisitaldi Gidatuak, edo marrazoekin murgiltzeak, lantegiak…

Zure saltokiko erosketen dinamizazioa eta sustapena eragitea da helburua.

GARRANTZITSUA: Kanpainan parte-hartzeak 15€-ko kuota ordaintzea eta zure dendarako 10€-eko erosketa txartel bat gutxienez ematea inplikatzen du. Erosketa txartelak merkatari berak ordainduko ditu.

Kanpaina honetarako, kartoi-hautestontzi bat, hazkatu eta irabazi txartelak, erakusleihorako kartel bat eta liburuxka Informatzaileak emango dizkizugu.

Kanpaina honetan parte hartu nahi baduzu, HEMEN izena eman ezazu Urriaren 31an baino lehen!

Previous post

45 URTETIK GORAKO PERTSONAK MERKATARITZAN KONTRATATZEKO LAGUNTZAK

Next post

EROSI HEMEN ETA SARIA IZANGO DUZU!