Ayudas y SubvencionesDiru-LaguntzakInteresatzen zaizuTe interesa

Eusko Jaurlaritzaren Enprendimendurako Diru Laguntzak 2018

Euskadiko merkataritzan eskariaren zein eskaintzaren aldetik egon den aldaketa sakonaren eta sortu den eszenatoki berriaren ondorioz, sektoreak eskatzen du Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak merkataritza-ekin­tzailetza babestuko duen laguntza-lerro bat sor dezan, etengabeko eraldatzea dakarren kanpoko hainbat faktorek –teknologia berriak, ekonomiaren globalizazioa, merkantzien eta pertsonen mugi­kortasun berria eta ingurumen-jasangarritasuna– baldintzatutako ingurune gero eta lehiakorrago batean.

 

Ekintzailetzak izan behar du merkataritza-parkea berritzeko oinarria, bide pizgarri orokorrak integratuz, saltoki berritzaileak sustatzeari laguntza espezifikoa emanez. Programa honek ekin­tzailetzako merkataritza-proiektu berezien inkubagailua izan behar du, saltegi berrientzat zein hedatzen ari diren saltegientzat.

 

Laguntzak ematean, lehentasuna eman behar zaie laguntzon behar gehien dutenei. Horrega­tik, lehentasuna eman behar diegu honako jarduketa hauei: gizarte- edo merkataritza-bazterketa pairatzeko arrisku-eremuetan garatzen direnei, eta Euskal Autonomia Erkidegoko batez besteko langabezia-maila baino handiagoa duten eremuei, edo enpresa-jarduera hastea edo lan-merka­tuan sartzea zailago zaien kolektiboei zuzendutako jarduketei.

 

                    Eusko Jaurlaritzaren Enprendimendurako Diru Laguntzak 2018

Xedeak

 – Merkataritza-ekintzailetza bultzatzea, jarduketa hasten duenari zein handitzen duenari eta udalen jarduketa-proiektuak gauzatzen laguntzeko,
betiere berrikuntzaren eta berezitasun komertzialaren eta jarduketa gauzatuko duten hiri-inguruneetan merkataritza-enpresak ezarri eta kokatzera bideratutako estrategiak garatzeko testuinguru batean, esku hartuz ez EAEko erdiguneetan soilik, baizik baita auzoetan ere –auzo berrietan, zaharkituetan zein degradatuetan.

Baliabide ekonomikoak

 – 500.000 euro merkataritza-enpresen ekintzailetzarako.
– 500.000 euro merkataritza-enpresen ekintzailetzarako non titularrak soilik emakumezkoak izango diren edo enpresaren partaidetza emakumeena izango den % 50ean.

Onuradunak

 – Negozio-bolumenari dagokionez jarduera nagusia merkatarintza duten autonomoek, enpresa ertain eta txikiek –ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak barne hartuta– jaso ahal izango dituzte agindu honetan araututako laguntzak.

Diruz lagun daitezkeen jarduketak

1.– Diruz lagundu ahalko dira merkataritza-enpresa berrien (2017ko uztailaren 1etik EJZn alta emanda) edo merkataritza-enpresak handitzeko egindako gastuak eta inbertsioak, hau da fakturatutako edo aurrekontuan sartutako zenbateko garbia, Balio Erantsiaren Zerga kenduta geratzen den balioa; gastu edo inbertsio horiek 2018ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean eginak edo egitea aurreikusitakoak izango dira.

a) Eraketa-gastuak: erregistroa, notariotza, aholkularitza, proiektu teknikoak.

b) Abiarazteko gastuak: lokalaren alokairua, bideragarritasun-azterlanak, markak erregistratzea, irudi korporatiboaren diseinua.

c) Enpresa sortzeko eta handitzeko beharrezkoak diren aktibo finkoetako inbertsioak: instalazioen egokitasuna; altzariak eta ekipamendua erostea, informatikoa barne, eta soluzio teknologikoak inplementatzea, betiere beharrezkotzat jotzen bada diruz laguntzekoa den ekimena garatzeko.

d) Garraio-elementuak diruz lagundu ahalko dira diruz lagundutako enpresaren jarduera horietan garatzen bada edo jarduera garatzeko ezinbestekoak badira.

2.– Ibilgetua leasing bidez eskuratuz gero, fakturatutako edo aurrekontuan sartutako kuotak lagundu ahalko dira diruz, diruz laguntzekoa den aldiari dagozkion interesik edo gasturik gabe.

3.– Diru-laguntzaren xede diren ekipamenduak, altzariek edo tresneriek berriak izan beharko dute, enpresaren/establezimenduaren aktibora bildu beharko dira eta enpresan gutxienez urtebete, fakturazio dataz geroztik, eman beharko dute jardunean.

4.– Instalazio elektrikoak, argiztapena, isolamendua eta girotzea, ur sanitarioaren eta energiaren kontsumoak, eta energia-etiketatzeari lotutako etxetresna elektrikoen eskuraketa xede dituzten edo horiei lotuta dauden inbertsioak, energia-eraginkortasunaren irizpideak kontuan izanik egin beharko dira, eta etxetresna elektrikoen kasuan zorrotzenak izan beharko dute. Era berean, eta hala dagokionean, ingurumen-inpaktuak saihesteko edo gutxitzeko beharrezkoak diren neurriak hartzeko ahalegina egingo da.

5.– Diruz lagundutako webguneek eguneratuta egon beharko dute gutxienez ere urtebetez.

Gehienezko zenbatekoa (euro)

 – Diruz laguntzeko onartutako zenbatekoaren % 70 izango da diru-laguntza, eta gehienez 20.000 euroko diru-laguntza emango da eskabide bakoitzeko.

Deialdirako epea

 – Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, eta ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da, hau da, 2018/11/10.

Tramitazioa

 – Eskabidera sartzea eta berori betetzea Internet bidez soilik egin ahalko da, honako helbide honetan:

https://www.euskadi.eus/laguntza_diru-laguntza/2018/EMCO-2018/y22-izapide/eu

webgune horretan kokatutako funtzionalitateen bitartez, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

 

Araudi osoa HEMEN

No Comment

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Previous post

Gabonetako Azoka 2018

Next post

GuztiONA Formakuntza Jardunaldia