Ayudas y SubvencionesDiru LaguntzakDiru-LaguntzakInteresatzen zaizuTe interesa

ETE eta profesional autonomoentzako Finantza-laguntzak 2018

Enpresa txiki eta ertainentzako, banako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako 2018. urteko finantza-laguntzak eskatzeko epea irekita dago. 600.000.000€ko aurrekontu-hornidurarekin, izena emateko epea aurrekontua agortu arte dago.

Enpresa txiki eta ertainentzako, banako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako 2018. urterako finantza-laguntzaren programa
Helburua Banku-finantzaketa lortzeko aukera ematea, zirkulatzaile-beharrei erantzuteko eta likidezia-beharrak estaltzeko.

 

Onuradunak Kokapena Euskal Autonomia Erkidegoan duten enpresa txiki eta ertainak (ETE), banakako enpresaburu eta profesional autonomoak.

 

Laguntza mota 1. Abalen kostua eta baldintzak:

– Azterketa-komisioa: maileguaren printzipalaren % 0,10; behin bakarrik, mailegua eskatzean.

– Formalizazio-komisioa:

formalizatutako abalaren % 0,20; behin bakarrik.

– Abal-komisioa: % 0,75 urteko.

2. Finantzaketa-eragiketen ezaugarriak:

– Mailegu amortizagarria

– Gehieneko interes-tasak: Euriborra sei hilabetera, gehi gehieneko diferentziala, maileguaren epearen arabera (3 urte %1 ; 5 urte % 1,25; 7 urte % 1,25)

– Zenbatekoa:

a) 50.000 euro eta 650.000 euro artean, enpresa txiki eta ertainentzat.

b) 5.000 euro eta 100.000 euro artean, banako enpresaburuentzat eta profesional autonomoentzat.

Aurkezteko epea Finantzaketa-lerroa agortu arte.

 

Bideratzea www.euskadi.eus edo Zuzenean (telefonoa: 012)

 

 

Informazio gehiago HEMEN

No Comment

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Previous post

Michael's Contigo en La Playa bisitatu zen

Next post

Hau da albiste berriena