Gabonetako kanpainaInteresatzen zaizuTe interesa

Gabonetako Azoka 2018

2018ko Gabonetako Azokan parte hartzeko izen-ematea  zabaldu da

AlkateordetzakDonostiako Sustapenak hiriaren garapen ekonomikoa bultzatzeko abian jartzen dituen proiektuen barruan, Donostiako Gabonetako Azokaren edizio berri bat antolatu du.

Ekimenak iaz arrakasta handia izan zuen publikoaren, salmenten eta sustapen turistikoaren aldetik, eta 2018-2019 denboraldian eskaintza komertziala, erakusketa-lekuak, jarduerak, e.a. gehitu nahi dira. (Gabonetako argi bereziak; tokiko, estatuko edo nazioarteko parte-hartzea; eguneroko jarduera programazioa: tailerrak, antzerkia, koroak, haurrentzako atrakzioak eta barrakak, …)

Ekimenaren helburuak hauek dira:

Merkataritza, artisautza, moda, sukaldaritza,… bezalako sektoreak sustatzea, Gabonetan fakturazioa eta enplegua gehitzeko aukera baitute.
Hiria kanpoan sustatzea turistak eta bisitariak erakartzeko, hiriko beste sektore batzuetan ere inpaktu ekonomikoa izan dezaten.

Merkatuan ondorengoak saltzen dira:
• Gabonetako produktu gastronomikoak.
• Gabonetako artikuluak eta apaingarriak.
• Jostailuak.
• Artisautzako artikuluak.
• Tokiko diseinatzaileen artikuluak (moda, bitxiak,…).
• Foodtruck-aktokiko produktuekin.
• Olentzero – Errege Magoak.

Deskargatu hemen PARTAIDETZA OINARRIAK eta “MEMORIA” ETA “ESKAERA”

San  Sebastián Shopsetik, parte-hartzera animatu nahi zaitugu deitu 943 09 09 38 / 645 460 476 edo bidali e-mail bat info@sansebastianshops.com, bestela, jarri harremanetan erakunde antolatzailearekin, Donostia Sustapena:
943 42 28 00/ 943 44 14 11 edo/eta  fomentoss@donostia.eus.

IZEN- EMATEKO EPEA: Urriaren 31 arte.

 

No Comment

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Previous post

Smart Kalea Altzan, Alde Zaharrean eta Antso Jakitunaren Etorbidean

Next post

Eusko Jaurlaritzaren Enprendimendurako Diru Laguntzak 2018