Berrikuntzaren AsteaInteresatzen zaizu

GuztiONA Formakuntza Jardunaldia

Donostia Sustapenak eta GuztiONA nekazaritzako elikagaien klusterrak, Donostia weekINN 2018eko jardueren barruan, jardunaldi tekniko honetara gonbidatu zaitu nekazaritzarako elikagaien sektoreko teknologia joerak zuzenean ezagutzeko.

Profesionalei zuzenduta, jardunaldi honetan ‘Nekazaritzarako elikagaien sektorea teknologiaren menpe dago’  teknologia transformazioaren joerak eta negozioaren biziraupena bermatzeko duten ahalmena aztertuko dira.

Eremu honetako adituen eskutik, modu errazean eta kasu praktikoen bidez,
elikadura osasungarriaren teknologia berriak eta sektoreko transformazio digitala (zehaztapen nekazaritza, datuen analisiak, etab.) aztertuko dira, prozesuak gehiago optimizatzeko helburuarekin.

NEKAZARITZARAKO ELIKAGAIEN SEKTOREA TEKNOLOGIAREN MENPE DAGO

DATA: 2018ko urriaren 25a

TOKIA: VILLA YEYETTE (Zubiaurre pasealekua 84 – 20015 Donostia)

ORDUTEGIA: 10:00 – 13:00

PROGRAMA:

  • 10:00-10:45 Nekazaritzarako elikagaien sektoreko teknologia transformazioaren joerak.
    Elikadura osasungarriaren teknologia berriei eta sektoreko transformazio
    digitalari esker gaitzen diren balore eta berrikuntza proposamenetatik zeharreko
    ibilbidea.
  • 10:45-11:30 Enpresetako kasu praktikoen aurkezpena.
    – Nekazaritzarako elikagaien azpi produktuak balioztatzea.
    – Osagai naturalak gaur egungo elikagaian.
  • 11:30 Atsedenaldia kafea.
  • 11:45-12:45 Enpresetako kasu praktikoen aurkezpena (jarraipena).
    – Elikadura pertsonalizatua.
    – Precise farming (zehaztapen nekazaritza).
    – Prozesuak optimizatzeko datuen analisiak.
  • 12:45-13:00 Galderetarako txanda.
  • 13:00 Jardunaldiaren amaiera.

Kontsulta ezazu PROGRAMA OSOA

Link honen bitartez izen-ematea orria deskargatu dezakezu.

 

No Comment

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Previous post

Eusko Jaurlaritzaren Enprendimendurako Diru Laguntzak 2018

Next post

Donostia Week Inn- 5.a Berrikuntzaren Astea