Instagramer LehiaketaInteresatzen zaizu

I Instagramer Lehiaketa. Izena eman!

INSTAGRAM sare sozialaren goraldiaren ondoren, abian jarri dugu I. INSTAGRAMER LEHIAKETA, Gipuzkoa de Moda-rekin batera antolatzen duguna 2018ko udaberri-udako SAN SEBASTIÁN MODA FESTIVAL jaialdiaren barruan, gazteen artean Donostiako merkataritza sustatzeko, online munduaren bidez.

LEHIAKETAREN DINAMIKA

1.- Lehiaketan MERKATARITZA SUSTATUKO DA

  • INSTAGRAMen bidez: argazkilaritzako erreportajeak egingo dira, Instagram Stories-en, parte-hartzaile bakoitzaren profilean argitaratuko dira, bisitatzen den saltokia etiketatuz.

Erreportaje horiek merkatariaren esku geratuko dira, gerora promozioa egiteko erabil ditzan.

  • OSAGARRIAK: Behar dituen sare sozial eta kanal guztiak erabili ahal izango ditu (Facebook, Twitter, etab.). Gainera, post-ak sortu ahal izango ditu bere webgunean eta/edo blogean, bideoak igo bere YouTubeko kanalera,…

2.-Saltoki bakoitzari INSTAGRAMER BAT ESLEITUKO ZAIO GUTXIENEZ, ausaz.

3.- Instagramer bakoitzak BI ARGITALPEN MOTA egingo ditu:

  • NAHITAEZKOAK: erakundeak esleitutako saltokiei buruzkoak.
  • AUKERAKOAK: instagramerrak berak aukeratutako saltokiei buruzkoak (gutxieneko edo gehieneko kopururik gabe.

4.- Instagramerrek egun hauek izango dituzte SALTOKIAK BISITATZEKO: apirilaren 27a, 28a eta 30a eta maiatzaren 2a. Aldez aurretik harremanetan jarriko dira esleitu zaien saltokiarekin, bisitaren ordua adosteko.

5.- Instagramerrez gain, SALTOKI PARTE-HARTZAILEEK PROMOZIOA EGINGO DUTE El Diario Vasco-n, Teledonosti-n, eta San Sebastián Shops eta Gipuzkoa de Moda GdM-ren webguneetan eta sare sozialetan.

6.- Maiatzaren 5ean jakinaraziko da zein den SALTOKI IRABAZLEA, Gipuzkoa de Moda GdM-ren San Telmo pasarelan, 350 lagunen aurrean. Ekitaldi hori zuzenean emango dute Teledonosti-k eta diariovasco.com webguneak. Pasarela horretan bideo bat emango da, lehiaketan parte hartu duten saltoki guztiekin.

7.- SALTOKI IRABAZLEEI (hau da, irabazten duen instagramerrak bere idatzietan aipatzen dituenei) ELKARRIZKETA EGINGO ZAIE TELEDONOSTI-N ekainean edo uztailean, «Contigo en la playa» programan, modari buruzko atalean.

8.- IZENA EMATEKO KUOTA: 35 € elkarteko kide diren saltokientzat eta 60 € kide ez direnentzat.

9.- PARTE HARTZEKO LEGE-OINARRIAK_2018

Sustapen Ekonomikoko Sailaren Modaren Klusterrarekin lankidetzan, lehiaketaren osagarri bezala MODAREN, MARKETINAREN ETA KOMUNIKAZIO DIGITALAREN INGURUKO PRESTAKUNTZA-SAIOAK eskainiko dira, Klusterraren kolaboratzaileen eskutik.

  1. INSTAGRAM STORIES ERABILTZEKO PRESTAKUNTZA: instagramerrek egindako lanari etekin handiena ateratzeko eta zure online promozioarekin jarraitu ahal izateko.
  2. ESTILISMO-TAILERRA: irudiaren, modaren, joeren eta protokoloaren inguruan bezeroei aholkularitza eskaintzeko dituzun ezagutzak hobetzeko.

Aurki emango dizugu apirilean eta maiatzean egingo diren jardunaldi horien inguruko informazio xehatua.

Aprobetxatu aukera hau INSTAGRAMERREN I. LEHIAKETAN zure saltokiaren promozioa egiteko! Eman izena (saltoki bezala) apirilaren 20ko 14:00ak baino lehen.

Ordainketa egitea beharrezkoa da parte hartzeko. Banco Sabadell: ES73 0081 4130 82 0001126617 (apirilaren 24, baino lehen) 

No Comment

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Previous post

Donostia Stock

Next post

Formakuntza Tailerra: INSTAGRAM STORIES