Interesatzen zaizuKanpainakTe interesa

II.DONOSTIA STOCK AZOKA!

BADATOR II.DONOSTIA STOCK AZOKA DONOSTIARA!

Lehengo urtean izandako arrakasta ikusi ondoren, Alkatetza eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza departamentuarekin bat eginez, II. Stock Azoka “ DONOSTIA STOCK”-a antolatu dugu MARTXOAREN 9tik 11ra.

Donostia Stock-a gabonetako stock-a likidatzen laguntzera zuzenduriko merkataritza ekintza bat da. Saltoki parte-hartzaileek posible izango dute, alde batetik, udazken/neguko kolekzio soberakina kalera atera precio erakargarrien bidez likidatzeko; eta bestetik,  beren saltokietan udaberri/udako kolekzio berria aurkezteko aukera aprobetxatu.

Hiritarrek saltoki parte-hartzaileak erakusleihoetan ezarritako kartel bereizgarrien bidez bereizi ahal izango dituzte. Internet eta Sare Sozialetan, ekintzari buruzko berriak argitaratzerakoan, #DonostiaStock II hashtag-a erabiliko da.

Nabarmentzekoa da, 2017 urteko lehen edizioan, 75 auzo ezberdinetako saltokiek parte hartu zutela; horietatik gehiengoak Zentro, Amara eta Gros auzoetako saltokiak ziren. Parte hartzaileen %75ak kanpaina oso ona izan zela baloratu zuten eta %95ak berriz ere bigarren edizioan parte hartuko zutela baieztatu zuten. “Ezagutarazteko eta Donostiako kaleetan zehar zerbait gertatzen ari dela ikustarazteko ekimen ona izan zen”.

Hiriko auzo guztiek parte hartu dezaketen ekitaldia da, sektorearen lehiakortasuna hobetzeko helburua duena, bertako saltokietako salmenten bidez kontsumoa sustatuz eta kalitateko produktuak prezio baxuetan eskeiniaz.

Laburbilduz, MARTXOAREN 9, 10 eta 11ean egingo den Donostia Stock azokan, Donostiako hiritarrek Donostiako saltokietan aukera berriak eta deskontuez beteriko produktuak bilatzeko aukera paregabea izango dute.

2018 DONOSTIA STOCK

Previous post

BUELTAN DATOR II DONOSTIA STOCK-a... APUNTA ZAITEZ!

Next post

#DONOSTIASTOCK 2018 MARTXOAK 9 -10 -11