Instagramer LehiaketaInteresatzen zaizu

Formakuntza Tailerra: INSTAGRAM STORIES

INSTAGRAMER LEHIAKETAREN barruan, Donostiako Sustapen Ekonomikoko Zinegotzigoaren Modaren Klusterrarekin lankidetzan, MARKETIN ETA KOMUNIKAZIO DIGITALAREN inguruko prestakuntza-saio bat antolatu dugu

Prestakuntzaren helburua da INSTAGRAM STORIES hobeto erabiltzea, pertsonaren ekipamenduaren sektorean (moda, bitxigintza eta zilargintza, osagarriak, oinetakoak, perfumeak, optika eta osasun-edertasun sektorea).

INSTAGRAM STORIES ERABILTZEKO TAILERRA: «Nola erabili Instagram Stories zure bezeroekin konektatzeko»

  1. Zer eman diezaiokete Instagram Stories-ek denda bati
  2. Denda eta ETEek nola erabil dezaketen erakusteko adibideak
  3. Nola ezarri Instagram Stories zure dendaren marketin digitaleko estrategian
  4. Instagram Stories-ak sortzeko jardunbide egokiak: Eduki motak. Bizitza erraztuko dizuten tresnak eta aplikazioak
  5. Nola partekatu edukiak Instagram-en: aplikazioak eta aholkuak

EGUNA: apirilak 25, asteazkena

ORDUTEGIA: 14:00-16:00 (2 ordu)

LEKUA: Puntu Denda (Gipuzkoa plaza 7)

DOHAINIK

Prestakuntza-saioa pertsonen ekipamenduaren sektoreko dendei zuzenduta dago (nahiz eta I. INSTAGRAMER LEHIAKETAN parte ez hartu).

IZENA EMATEKO EPEA APIRILAREN 20AN AMAITUKO DA. Bete ONLINE FORMULARIOA, deitu 943 09 09 38 zenbakira, idatzi info@sansebastianshops.com helbidera edo bidali WhatsApp mezu bat 645 460 476 zenbakira.

Animatu eta parte hartu. Parte-hartzaile kopurua mugatua da! (Parte hartzeko, izen-ematearen hurrenkera jarraituko da)

No Comment

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Previous post

I Instagramer Lehiaketa. Izena eman!

Next post

Donostiako merkataritza, adinekoekiko lagunkoia