Interesatzen zaizuSHOPPING JAZZTe interesa

V SHOPPING JAZZ

Bosgarren urtez jarraian, eta 2016ko edizioaren arrakasta ostean, bueltan da Shopping Jazz, 2017ko Heineken Jazzaldiaren barruan lekukotuko den ekitaldia.

Donostia Shops-ek, Eusko Jaurlaritza eta Donostia Sustapenaren laguntzapean, barneratzen dituen Elkarteen kolaboraziopean Auzoa, Bretxa Azoka, Centro-Erdi, dendaSS, Gipuzkoako Merkataritza Federazioa, Zaharrean), Shopping  Jazza antolatuko du, uztailaren 20tik 22ra ospatuko dena, ekintza ugariko Agendarekin saltokiak Heineken Jazzaldian barneratzeko.

 

JAZZ MARGOTU

Bueltan da #JazzMargotu! Erakusleihoei esker hiria girotuko dugu, Jazz tematika jarraitzen duten marrazkiak kristaletan eginez saltokiak apainduko ditugu.

JAZZMARGOTU

OINARRIAK:  Marrazkiak borratu daitezkeen errotulagailu bereziekin egingo dira uztailaren 18 eta 19an ordutegi komertzialaren barruan. Marrazkiaren neurriak eta haren kokapena artista eta merkatariaren artean erabakiko dira. Egilearen izena daraman kartela itsatsi beharko da erakusleihoan eta marrazkia uztailaren 25a arte mantendu beharko da.

 

Aurten, ERAKUSLEIHO GUZTIAK egongo dira apainduak. Saltokien zenbatekoa irudigileena baino altuagoa bada, izena eman duten saltokien artean ZOZKETA egingo da kale eta merkataritza zonaldeen arabera. Irudigile gabe geratzen diren saltokiek, kolorezko binilo bat jasoko dute Jazz irudiekin haien saltokia apaintzeko.

 

JAZZ MARKET

Uztailaren 20tik 22ra #JazzMarketa antolatuko dugu, kaleko merkatua alegia, horrela, dendaren kanpoaldera produktuak atera ahalko dituzu eta bezeroak erakarriko dituen giro atseginago bat sortu. Aprobetxatu ezazu aukera deskontu edo promozio (2×1) txikiren bat eskaintzeko…

Kalea okupatzeko beharrezkoak diren Udaletxearen baimenez eta gestioaz gu arduratuko gara. Gainera, Donostia Shops-ek dekorazio elementuak gerturaraziko dizkizu:

  • Dendaren kanpoaldeko dekorazioarentzat globoak eta banderinak.
  • Zure erakusleihoarentzako dekorazioa

 

AGENDA JAZZMARKET JAZZ_MARKET_sansebastianshops_2017

Osteguna 20: Gros eta Altza

Ostirala 21: Antigua, Amara eta Egia

Larunbata 22: Zentroa eta Alde Zaharra

Aurten, berrikuntza moduan, Donostia Shops-etik eta barneratzen dituen Elkarteen kolaboraziopean (Auzoa, Bretxa Azoka, Centro-Erdi, dendaSS, Gipuzkoako Merkataritza Federazioa, Zaharrean) #JazzMarketa sendotuko dugu auzo bakoitzean. Saltokietan ekintzak eginez, musika jarriz eta auzoetan zehar ZOZKETAK eginez bai online bidez bai fisikoki, auzo guztiek sariak izan ditzaten.

Auzoak girotzeko jende guztiarentzat egokiak diren tailer, kurtso, dantza, Street Art… ezberdinak aurrera eramango dira.

Bazkide diren dendetan erosketak egin dituztenen artean, Jazzaldirako sarrerak, landetxeetan egonaldiak, erosketa baleak, afariak etab. zozketatuko dira.

shoppingJazz_sansebastianshops_comercioEKINTZAK SALTOKIETAN

Shopping Jazz ekitaldian zehar, zure dendan ekintzak antolatzera animatzen zaitugu. Tailerrak, dastaketak, aurkezpenak, festa bat… antolatu ditzakezu, bai denda barruan bai kanpoaldean.

 

 

conciertos_shoppingjazz_sansebastianshops

 

KONTZERTUAK

Shopping Jazz-aren helburua, festa giroa sortzea da; non saltokia izango den protagonista, zure ohiko bezeroak eta turistak zure dendara erakarri eta animatzeko.

Ekintzaren gestioan lagunduko dizugu: taldeak bilatzen, DJak, baimenen tramitazioak, difusioa etab.

Kontzertua kalean antolatzen baduzu zure zonaldeko beste saltokien artean, Donostia  Shops-ek, kostua finantzatzen lagunduko dizu.

 

Shopping Jazz: Uztailaren 20tik 22ra

Deskarga ezazu PARTE HARTZE OINARRIAK.

Izena emateko aukera Uztailaren 19a arte (14:00).

Atxikituriko INPRIMAKIAN zehar,

Email: info@sansebastianshops.com – 943 090 938

Previous post

ENPRESA BERRIAK SORTZEA BULTZATZEKO LAGUNTZA

Next post

Hau da albiste berriena