Diru LaguntzakDiru-LaguntzakInteresatzen zaizu

JABE IZAN, GAZTEAK KONTRATATZEKO DIRULAGUNTZAK

Ostalaritzan, Turismoan eta Merkataritzan Gaztek Kontratatzeko Enplegurako Laguntzak ematea arautzen duten oinarriak “DONOSTIA JABE IZAN” Proiektua, EGIF-EK batera finantziatua, Gazteen Enplegurako 2014-2020 Programa Operatibiaren Esparruan. Donostiako Ekonomia bultzatzeko DONOSTIA UP! 2017 PLANA. Deialdiaren epea 2018/01/31 arte.

 

JABE IZAN KONTRATAZIORAKO LAGUNTZAK

 

Helburua

Laguntza hauen helburua da 16 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazteak jarduera-zentroa Donostiako hirian duten enpresetan laneratzea bultzatzea; jarduera hori Ostalaritza, Merkataritza eta Turismoaren sektoreetakoa izango da.

Hartzailea

 

Pertsona fisikoak edo juridikoak, publikoak edo pribatuak, estatukoak edo atzerrikoak nahiz aurreko pertsonalitaterik gabeko elkarteak, behar bezala eratuak.

Parte hartzeko baldintzak
  • Laguntza honen helburu izango dira kontratazio-unean 16 urtetik gora eta 30 urtetik behera dituzten eta Gazteen Berme Sisteman aurrez inskribatuta dauden pertsonei egindako kontratazioak.
  • Kontratuak, 2017. urtean hasi beharko dira, 6 hileko edo gehiagoko iraupena eta gutxienez %75eko lanaldia izan beharko dute.
  • Onuraduna Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (JEZ) alta emanda egongo Ostalaritza, Turismo edota Merkataritza sektoretan.
  • Donostian lanerako zentroa izatea.
  • Kontratatzeko premiak sortzea (lan-harremanaren hasierako eguna) 2017ko urtarrilaren 1etik 2018ko urtarrilaren 31ra bitarteko denboraldian.
Zenbateko handiena Laguntzen zenbatekoak hauek izango dira:

·         6 hileko edo gehiagoko iraupena eta %100eko lanaldia duten kontratuentzat:
4.953,90 € kontratuaren lehen 6 hilabetetako soldatak diruz laguntzeko + enpresak bere gain duen Gizarte Segurantzaren kostuaren %100a.

·         6 hileko edo gehiagoko iraupena eta gutxienez %75eko lanaldia duten kontratuentzat:
3.715,43 €  kontratuaren lehen 6 hilabetetako soldatak diruz laguntzeko + enpresak bere gain duen Gizarte Segurantzaren kostuaren %100ª.

·         6 hileko edo gehiagoko iraupena eta %75-%100 arteko lanaldia duten kontratuentzat:
Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa jardunaldiaren proportzioaren arabera kalkulatuko da + enpresak bere gain duen Gizarte Segurantzaren kostuaren %100a.

Epea Laguntza-mota bakoitzeko jarritako baliabide ekonomiak agortu arte, edo, bestela, 2018/01/31 arte.
Eskaeraren aurkezpena

Eskaerak era presentzialean aurkeztu ahal izango dira hemen:

Fomento de  San  Sebastián,  Reina  Regente  8,  Edificio  Teatro  Victoria Eugenia, 20003 San Sebastián. Horario: De lunes a jueves: de 9 a 17 horas; viernes: de 9 a 13 horas. Horario de verano, de lunes a viernes: 9:00 a 13:30h. Teléfono: 943.482.800.

Edo telematikoki Donostiako Sustapenaren web orriaren bidez: www.fomentosansebastian.eus

 

Informazio gehiagorako, Donostia Sustapenaren web-a bisitatu.
Deskargatu JABE IZAN OINARRIAK.

 

Previous post

Ilustratzaileak behar ditugu Jazz Margotu-n parte hartzeko

Next post

ENPRESA BERRIAK SORTZEA BULTZATZEKO LAGUNTZA