Interesatzen zaizuLagunkoia – Comercio AmigableTe interesa

Donostiako merkataritza, adinekoekiko lagunkoia

Donostiako merkatarien elkarteak aktiboki ari dira parte hartzen, Lagunkoia programaren bitartez

Donostiako merkatarien elkarteak aktiboki ari dira parte hartzen, Lagunkoia programaren bitartez, merkataritza lagunkoirako estrategiak abiarazten, adinekoei arreta lagunkoiagoa eman dakien. Adinak berezkoak dituen arazoak (ikusmena eta entzumena murriztea, mugikortasun-arazoak, narriadura kognitiboa…) konpontzera bideratutako ekintzekin hasi da orain abiarazi den programa, saltokietan keinu txikiak eginez, hala nola aulki bat eskura jartzea, produktuak letra handiagoz etiketatzea eta saltokirako sarbidea erraztea.

Donostiako alkate Eneko Goiaren ustez, “gure hiria adinekoekiko ingurune lagunkoi bat konfiguratzeko egiten ari den bidean kokatzen da ekimena, eta Donostia Lagunkoia programaren bultzada ari da jasotzen”. Alkateak antzeko beste ekimen batzuk ere gogorarazi ditu, hala nola Botikarien Elkargoarekin egindakoa, farmaziak ere ingurune lagunkoi bihur daitezen. “Haiekin batera, lortzen ari gara, pixkanaka, Donostia aitzindari izan dadin adinekoek egunerokoan dituzten beharrak artatzearen esparruan”. Goiak eskerrak eman dizkie merkatariei “ekimen honetan beren harri-koskorra jartzeagatik. Ekimen honekin, lortuko dugu denek ingurune lagunkoiagoak aurkitu ditzaten, haien bizitza errazagoa izan dadin”.

Ernesto Gasco alkateordeak adierazi zuenez, “Alkateordetzako merkataritza-sailean jakitun gara biztanleria zahartzen ari dela pixkanaka, eta, ondorioz, zenbait ekimen proposatu ditugu, Donostiako merkataritzarekin lankidetzan, Lagunkoia proiektuaren baitan zerbitzu horiek hobetzen laguntzeko. Ekimen honekin, hiriko merkataritzak erakusten du ezen, lehiakorra izateaz gain, konprometituta dagoela donostiarrekin, batez ere adinekoekin, arreta berezia behar baitute eguneroko ekintzetan”.

2015ean, Donostiako Udalak, Donostia Lagunkoia Hiri Planaren baitan, APTESen lankidetzarekin, diseinu sozialerako prozesu bati ekin zion, adinekoei komunitate-laguntza emateko sareak sortzeko. Ekimen hori Donostia Lagunkoiaren diagnostiko- eta plangintza-prozesuan parte hartu zuten adinekoek proposatuta sortu zen, eta adinekoei arreta ematean eta haiek zaintzean jartzen du arreta, bereziki laguntza- edo zaintza-beharra agertzen denean. Laguntza-sarea “Zaintzen duen komunitate baten” proiektu gidaria da, zenbait motatako eragileekin lagunkoitasun-prozesuak garatzen dituen Hiri Planaren ardatza, adinekoei laguntza, arreta eta aintzatespena bermatuko dizkien hurbileko lankidetza-mekanismoak eta -sareak aktibatzeko, eta, hala, haien bizi-kalitatea hobetzeko.

Zahartzen garenean, hurbileko merkataritza bereziki garrantzitsu bihurtzen da gizarte-ehun baten zati gisa, zeinak, produktuen eta zerbitzuen kalitatea bermatzeaz gain, askotan harreman sozialen katalizatzaile gisa jokatzen baitu, gure kale eta auzoak humanizatuz eta haiei profil propioa emanez.

Informazio gehiago, deskarga hemen Prentsa-Oharra 

PASTELERÍA LE PARIÈS (Euskadi Plaza, 1 – GROS)

EKODENDA ULIA HERBORISTERÍA (Claudio Delgado, 1 – GROS)

ZUGASTI JANTZIAK (Altza, 1 – ALTZA)

PERFUMERÍA MATILLA (Nagusi, 7 – ALDE ZAHARRA)

No Comment

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Previous post

Formakuntza Tailerra: INSTAGRAM STORIES

Next post

I. INSTAGRAMER LEHIAKETA: Ezagutu zure instagramera!