Uncategorized @eu

Merkataritza-banaketa kudeatzeko teknikariak prestatzeko beken programa

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak, merkataritza-banaketa kudeatzeko teknikariak prestatzeko 2018 beken programa agindua aurkeztu du.

XEDEA Merkataritza-banaketa kudeatzeko teknikariak prestatzea.
BEKEN KOPURUA 27
IRAUPENA Bekadunek, hautaketa-prozesuaren barruko prestakuntza-ikastaroa egin ondoren, agindu honetan araututako beken bidez ordainduko diren prestakuntza-praktikak egingo dituzte bederatzi hilabetez; praktika-aldian, ikastaro horretan ikasitako eduki teorikoen gaineko prestakuntza praktikoaz jabetuko dira.
BALDINTZAK

Administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea eta eskabidea aurkezteko epea ixten den egunean 3 urte baino gehiagoko antzinatasunekoa izatea. Hiru urtez baino gutxiagoz bizi izana onartuko da baldin eta eskatzaileak ikasketak direla eta irten badira behin-behinean erkidego honetatik. Halakorik gertatuz gero, behar bezala egiaztatu beharko da egoera hori.

Unibertsitate-tituluren bat edukitzea edota hura eskuratzeko zenbatekoa ordainduta edukitzea, dela Marketin eta Publizitateko goi-mailako teknikariaren titulua, dela Salmentak eta Merkataritza Espazioak Kudeatzeko goi-mailako teknikariaren titulua. Unibertsitate-titulazio ofizialen artean, lehentasuna izango dute Gizarte Zientzietako ezagutza-adarrei dagozkienek, betiere merkataritzaren, enpresaren edota soziologiaren esparrukoek. Onartutako lanbide-heziketako bi tituluek ere lehentasuna izango dute.

Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak homologatuta egon beharko dute onartu ahal izateko, betiere eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunaren aurretik.

Euskararen B2 maila gutxienez egiaztatuta edukitzea (hizkuntzetarako Europako erreferentzia esparru bateratuaren arabera).

Aurretik, eduki eta helburu bera edo antzekoa izan duen bekaren baten onuradun izan ez izana.

Programa honen lehenagoko deialdietan egin diren prestakuntza-ikastaroak egin ez izana, ez osorik, ez partzialki.

urte baino gehiago ez izatea eskabidea aurkezteko unean.

Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren (azaroaren 17ko 38/2003) 13. artikuluan ezarritako gainerako baldintzak.

Nazioarteko bekak eskuratu ahal izateko, jomuga bakoitzeko hizkuntza ezagutzeko eskakizuna ere bete beharko da.

PRESENTACIÓN Y PLAZOS Eskabideak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta hilabete iraungo du.

 

 

Gehiago, hemen: Merkataritza-banaketa kudeatzeko teknikariak prestatzeko beken programa

No Comment

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Previous post

45 URTETIK GORAKO PERTSONAK MERKATARITZAN KONTRATATZEKO LAGUNTZAK

Next post

Hau da albiste berriena