Interesatzen zaizu

Eusko Jaurlaritzak 10+ MERKATARITZA BONUA jarri du abian

Eusko Jaurlaritzak bertoko saltokietan salmentak sustatzeko Gabonetako kanpaina martxan jarri duela jakinarazten dizuegu. Kanpainaren izena 10+ MERKATARITZA BONUA da eta honakoa izango da bere funtzionamendua.

Parte hartzen duten saltokiei Eusko Jaurlaritzak 20 bono emango dizkie. Bono hauek dendan bezeroei salduko zaizkie erosketa egiten dutenean. Bezeroek 20€ ordainduko dute bonoa eta 30€ko balioa izango du dendan egiten duten erosketan. Sortzen den 10€ko diferentzia Eusko Jaurlaritzak ordainduko du. Bezero bakoitzak gehienez bi bono erabili ahal izango ditu, hau da, 40€ ordaindu eta 60€ gastatu. Ezingo da bonoa denda batean erosi eta bestean erabili.

Baldintza guztiak betetzen direla ziurtatzeko, beharrezkoa izango da bonoan bezeroaren datuak ipintzea (horretarako espazioa izango du bonoak) eta egin duen erosketaren ticketa grapatzea bonoari. Erosketa ticket honek gutxienez 30€ko izan beharko du bono bakoitzeko. Bi bono erosketa berean erabiltzen direnean, bi bonoekin batera gutxienez 60€ko erosketa ticketa aurkeztu beharko da.

Kanpaina abenduaren 12an hasiko da eta urtarrilaren 5a arte iraungo du.

Saltoki moduan kanpaina honetan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea. Horretarako, atxikita bidaltzen dizuegun eskaera-orri originala sinatuta aurkeztu behar duzu gertuen duzun Merkataritzaren Bulego Teknikoan eta une horretan emango zaizkizue bonuak eta erakusleihoan jartzeko publizitate-kartela. .

Sakatu hemen Eskaera orria eta Merkataritzaren Bulego Teknikoen zerrenda deskargatzeko.

Informazio gehiagorako mezu bat bidali info@sansebastianshops.com edo 943 090 938 telefonora deitu.

 

Previous post

2017ko Gabonetako Apaingarriak Donostiako Saltokietan

Next post

Merkatari eta ostalarientzako euskara ikastaroak