Ayudas y SubvencionesTe interesa

MERKATARITZA ETA OSTALARITZAKO ESTABLEZIMENDUEN KANPOKO ERROTULAZIOA EUSKARAZ EDO EUSKARAZ ETA GAZTELANIAZ JARTZEKO DIRU LAGUNTZAK!

IMG-5067

Donostiako esparru sozioekonomiko nagusia zerbitzuena dela aintzat hartuz, merkataritza eta ostalaritzaren alorrari arreta berezia zor zaio. Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak, Donostian euskararen normalizazio prozesua bideratzeko tresna publikoa izanik, lehentasunezkotzat jotzen du establezimenduei errotuluak euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz jartzeagatik diru laguntzak ematea, besteak beste, kontsumitzaileen hizkuntza eskubideak bermatzen baititu.

Merkataritza eta ostalaritza establezimenduen kanpo errotulua ezartzeko diru-laguntza
Diru-laguntza: https://ssl4.gipuzkoa.net/euskera/gao/2018/01/24/e1800359.htm
Helburua: Merkataritza eta ostalaritza saltokien kanpo errotulazioa euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz egotea
Onuraduna: Donostian kokaturik dauden merkataritza eta ostalaritza saltokiak dituzten pertsona fisiko eta juridikoak.
Zenbatekoa: Kanpo errotulazioa euskaraz: %50. Gehienez 500 euro.

Kanpo errotulazioa euskaraz eta gaztelaniaz: %20. Gehienez 300 euro.

Epea: 2018ko Abenduak 31a
Bideratzea: Donostiako Udaletxeko Euskara Zerbitzua.  www.donostia.eus eta www.donostiaeus-karaz.eus/merkatari
Informazioa: Euskeraz Zerbitzua    943 48 37 50   REF.: ERROTULAZIOA EUSKARAZ

Deskargatu hemen ESKABIDEA eta OINARRIAK.

Previous post

Turismoaren eboluzio jasangarria Donostian 2017an zehar, EUSTATeko datuen arabera

Next post

LINEAS ICO 2018