Albisteak

DENDA ELKARTU BERRIAK

San Sebastian Shops-era gehitu diren denda berriei ongietorria eman nahi diegu

2016ko bigarren hiruhileko honetan 20 donostiar saltoki gehitu dira San Sebastian Shops-era. Aurkeztuko dizkizugu!

Moda sektorean 6 saltoki berri ditugu nabarmentzeko:

  • Groseko auzoan, La Dalia, bainujantzien eta azpiko arropen merkatuko marka onenak aurkituko dituzu.
  • Hirigunean, Angi Collection, bertan moda femeninoa aurkitu dezakezu,  Vuelve Marcela, arropa eta marka esklusiboak maina eta maitasunez hautatuak  zure irribarrea eragiteko, Bonnet a Pompon, `bohemian chic´ estiloko enpresa espainiarra, dotore eta praktikoa eta The Boost, Donostiako Elkano kalean kokatutako saltokia.
  • Azkenik, Bolsos idoia, Alde Zaharreko txikizkako saltokia, era askotako poltsoak eta osagarriak eskaintzen ditu.

Osasun eta estetika sektorean, 4 saltoki hauek aurkeztu nahi dizkizugu:

  • Amara auzoan, Amara Wellnes, S.L, bere jatorritik aire berri eta kosmopolita izan duen ongizate femeninoko zentroa.
  • Osteopatia arloan, esperientzia eta ECOn formazioa duen Osteopatia y Fisioterapia Silvia Fernandez eta Haizea Peña Osteopata, SoccerWorld Sports Donostian kokatua.
  • Farma-Gros, Groseko eta Larratxoko auzoetan dagoen parafarmazia.

Etxerako sektorean, Oarso Elektrizitatea, zure elektrizitate arazoei erantzuna ematen diote! Erreformak eta edozein motatako aberiak konpontzen dituzte. Bestalde Maria Kala´sen,  oparitzeko artikuluak, etxerako apaingarriak eta emakumeak janzteko kapritxoak zure esku daude.

Elikadura arloan, ongietorria eman nahi diogu saltoki hauei: Garrarte, oso onak dauden garrapiñatuak egiten dituen lantegia, Frutas Larratxo, non kalitate eta prezio oneko fruituak eta barazkiak saltzen dituzte, La Koxkera, produktu lokalak eskaintzen dituen saltokia eta Donostia And Coffee, Arabako parkean kokatuta.

Amaran kokatuta dagoen Müller & co. Estilistas ileapaindegian arreta pertsonal hoberenarekin emakumeentzako ileapaindegi zerbitzuak eta gizonentzako barber shop-a eskaintzen dituzte.  Bestalde Carey Lurrindenda, San Jerónimo kalean kokatuta eta Atlas 1 Natural, Groseko apaindegi zentroa ditugu.

Azkenik Imagina.lo saltokia aurkeztu nahi dizugu, Basotxikin kokatutako argazki estudioa eta irudien laborategia.

ONGI ETORRIAK!!

Previous post

LUXUA ETA ESKLUSIBOTASUNA POLTSETAN

Next post

Pintxo Heineken