FormakuntzaInteresatzen zaizu

2018 #PUC INNOVA

Merkataritza bat daukazu? Tresna teknologiko eta digitalak ezarri nahi dituzu? Hau da zure aukera: Programa #PUCInnova05/31 arte eskaera.

ZER DA #PUCinnova?

#PUCinnova hiriko bost merkatariri eskainitako aholkularitza, laguntza eta tutorizazio digitalaren programa da. Banako aholkularitzaren eta gainerako parte-hartzaileekiko sare-lanaren bitartez, haien negozioetan modu positiboan eragingo duten erreminta berritzaile, teknologiko eta digital berriak jarri ahal izango dituzte.

NOLA FUNTZIONATZEN DU #PUCinnova?

Hautatutako 5 saltokik ondorengo laguntza jasoko dute sei hilabetez (ekainetik azarora) erabat doan:

Aholkularitza: parte hartzen duen saltoki bakoitzaren etorkizuneko eszenatoki komertzialak eta digitalak aztertuko dira, ezarri beharreko erreminta posibleak definitu aurreko fase bezala. Fase hau honako hauek osatzen dute:

  • Tailerrak hizlari adituekin eta retail-aren esperientzia digitalak.
  • Taldeko aholkularitza-saioak.
  • Banako aholkularitza-saioak (bakoitza bi ordukoa).

Proiektuak banaka nahiz taldean landuko dira networking-aren eta baterako sorkuntzaren bitartez. Proiektuak aurrera egitea da helburua, esperientziaren, know-how-aren eta parte-hartzaile guztien arteko harremanaren bitartez.

Saltokiarentzako laguntza eta tutorizazioa erreminta digitala jartzeko eta segimendua erreminta digitala jartzeko lehen hiru hilabeteetan.

ZEINTZUK DIRA HAUTATZEKO IRIZPIDEAK?

Parte hartu nahi duten eta izena eman duten saltoki guztien artean, 5 hautatuko dira ondorengo irizpideen arabera:

  • Saltoki eta pertsona parte-hartzaileak:motibazioa, lanerako gaitasuna, pertsona arduratsuak eta lan-taldea, e.a.
  • Proiektua:aurkeztutako premiak, deialdirako egokitze-maila.
  • Bideragarritasuna:proposamenaren berrikuntza-maila eta saltokiak baliabideak jartzea.
  • Erakartzeko gaitasuna:saltokiak hazteko duen gaitasuna eta efektu biderkatzailearena.

#PUCinnova INAUGURATZEKO ETA SALTOKIAK HAUTATZEKO JARDUNALDIA

Interesatuta dauden saltoki guztientzat, Donostiako Sustapenak inauguratzeko eta saltokiak hautatzeko jardunaldia antolatu du ekainaren 1ean, 14:00etatik 16:00etara, Puntu Dendan (Gipuzkoa plaza, 7). Bertan, honako hauek parte hartuko dute:

  • Eli Pinedo:eskubaloiko jokalari ohi profesionala. Sare sozialen #gerraria eta London717-ren baterako sortzailea: Eco-Friendly Moda marka.
  • Juanjo Brizuela:aholkulari independentea eta artisaua brandig-ean, berrikuntzan eta komunikazio berrian, digitala gero eta garrantzitsuagoa den ingurunean.

ZURE SALTOKIA APUNTATU #PUCinnova-n 

Deialdian parte hartzeko eta inaugurazio-jardunaldira joateko izena emateko epea zabalik maiatzaren 31 arte esteka honetan.

  • Programari buruzko kontsultak:bidali posta fomentoss@donostia.eus
  • *Garrantzitsua:emandako estekan izena emateaz gain, inaugurazio-jardunaldira joatea beharrezkoa da deialdiaren hautapen-prozesuan parte hartzeko. Hautatutako 5 saltokiren zerrenda ekainaren 4tik 8ra bitarteko astean jakinaraziko da.

 

No Comment

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Previous post

Tokiko merkataritzako digitalizazio plana 'Digital Commerce'

Next post

Ekintzailetzarako eta turismo-enpresen lehiakortasunaren hobekuntzarako laguntzak – (EMET 2018)