FormakuntzaInteresatzen zaizu

#PUCstart 2018 – Donostiako Sustapena

Merkataritza-sektorean garatzeko ideia duzu? Hau da zure aukera: #PUCStart Programa 06/24 arte eskaera.

ZER DA #PUCstart?

#PUCstart merkataritzan ideiak Bizkortzeko programa da, taldean elkarrekin sortuaz eta banako laguntza jasoaz. Interesatuen artean, 8 parte-hartzaileko taldea hautatuko da, merkataritza-sektorean negozio-ideia duena, hirian abian jartzeko.

NOLA FUNTZIONATZEN DU #PUCstart-ek?

Hautatutako 8 lagunek ondorengo laguntza jasoko dute hiru hilabetetan zehar (irailetik azarora) eta erabat doan:

  • Aholkularitza eta tutorizazioa bi hilabetez, taldeko baterako sorkuntzaren eta banako laguntzaren bitartez. Proiektuaren barneko negozio-ereduaren garapenean aditua den pertsonaren laguntza jasoko da.
  • Networking tailerrak pertsona adituekin, berrikuntza digitaleko eta teknologikoko aukerak eta negozio erreferenteen ekintzailetza eta berrikuntza mailako esperientziak ezagutzeko.
  • Fase komertziala berrikustea eta aztertzea proiektuak erakusteko 2 astetan; horrela, 8 parte-hartzailek jendaurrean erakutsi ahal izango dute garatutako guztia, haien lokal propioa ireki aurreko prototipoa bezala.

Taldeko eta  banako saioen eta tailerren programazioa Puntu Dendan egingo da (Gipuzkoa plaza, 7), astelehenetik ostiralera.

ZEINTZUK DIRA HAUTATZEKO IRIZPIDEAK?

Hirian abian jartzeko, izaera berritzaileko merkataritza-ideiak bilatu nahi dira. Parte hartu nahi duten eta izena eman duten pertsona guztien artean, 8 lagun hautatuko dira ondorengo irizpideak kontuan hartuta:

#PUCstart izen ematea

  • Izena emateko epea ekainaren 24ra arte.
  • Programa honi buruzko kontsultak egiteko bidali mezu elektroniko bat fomentoss@donostia.eus
  • 8 parte-hartzaileen aukeraketa irailaren 25etik uztailaren 6ra bitartean egingo da.

Izen ematea

 

No Comment

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Previous post

2018ko MEC. Merkataritza-saltokiak modernizatzeko laguntzak

Next post

ENPRESA JARDUERA BERRIAK LOKAL KOMERTZIALETAN ETA ZERBITZU LOKALETAN IREKITZEKO LAGUNTZAK