Interesatzen zaizu

Smart Kalea Altzan, Alde Zaharrean eta Antso Jakitunaren Etorbidean

Donostiako Sustepenak Smart Kalea proiekutekin jarraitzen du hiriko beste auzo batzuetan. Une honetan, Altza eta Alde Zaharra auzoen eta Antso Jakitunaren Etorbidearen txanda da. Merkatariak parte hartu ditzakete HEMEN

Parte hartze eremuak

Energia-eraginkortasuna
Elektrizitatearen erabilerari dagokionez energia-eraginkortasunerako banako aholkularitza jaso dezakezu, doan.
Saltokia bisitatuko da kontsumoak aztertzeko, etxetresna elektrikoak aztertzeko eta baita kontsumo elektriko iraunkorraren monitorizazioa egiteko ere, kontsumo horien patroiak ezagutu eta eraginkortasuna hobetzeko praktika onen sorta bat eskaintzeko.
% 100 berriztagarri Elektrizitate-erosketa erabiltzaile elkarteak
SmartKalea energia elektrikoko kontsumitzaile-taldea merkatuko komertzializatzaile ezberdinei batera egindako energia elektrikoko eskaera bat da. Eskaera horiek batera aurkeztean prezio lehiakorragoa lortu nahi da, eskaerak bakarka egitean baino.
Ur-kontagailu adimenduna
Saltokian kontagailu adimenduna jartzea ur-kontsumoa monitorizatzeko.
Ur-kontsumoen urrutiko teleirakurketa ahalbidetuko du, eta irakurketa egiteko bisitaren beharrik gabe.* Kontagailuaren instalazioa doakoa izango da lehen urtean, eta 10€-ko urteko kuota ordainduko da bigarren urtetik aurrera ur-kontagailuen aldizkako eguneratzeei aurre egiteko.
Talde-tailerrak IKTen eremuan
Informazioaren eta komunikazioaren teknologien eremuan ikasteko talde-tailerrak, saltokiei zuzendutakoak.
IKT aholkularitza
IKTen inguruan saltoki bakoitzari egokitutako banako aholkularitza, doan.
Beacons balizak
Beacons teknologia instalatzea (geomarketing). Une bakoitzeko pertsona-fluxuaren arabera eskaintza eta sustapen ezberdinak merkaturatzea ahalbidetzen du, bezeroak erakartzeko helburuarekin.
Zure saltokian kontaketa egiteko sentsorea jartzea
Saltokian sartzen eta irteten den pertsona-kopurua denbora errealean neurtzeko eta monitorizazio-plataformara sartzeko kontaketa-sentsorea jartzea, doan. Saltokiak datu hori kaletik doan pertsona-kopuruarekin erkatu ahal izango du.

*Sentsorea Altzako edo Antxo Jakitunaren zonako saltokietan jarriko da.

 

* Eguneratze horiek aurrekontuaren amaierari lotuta daude.

 

 

No Comment

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Previous post

Amarako Merkatarien Elkartearen Udazkeneko Kanpaina

Next post

Gabonetako Azoka 2018