GURE DENDAK

Tearen xarma

MyTea El Arte del Té dendaren eskutik infusioen mundua deskubrituko dugu: motak, barietateak, prestatzeko era … sartu gaitez dendan!

Donostiako erreferentzia denda da, Claudiak orain dela 5 urte ireki zuenetik donostiar askok ezagutzen baitute. Tea erosteko denda bat baina gehiago dela esan dezakegu. Lasaitasuna transmititzen duen tokia da. Bertan, Claudiak tearen landarearen hosto, fruitu, lore eta kimuekin alkimia lanak egiten ditu. Hori da izan ere, denda hau bakarra bihurtzen duena.

Ez da bakarrik ura irakitea eta infusio poltsatxoa jartzea. Gakoa edaria dastatu eta disfrutatzea da usaina, zaporea eta propietateak nabarituz. Tea hartzea esperientzia sentsoriala bilakatzea da.

CASAMYTEA_SAN_SEBASTIANSHOPS

Zure tea berezia

MyTea El Arte del Té-n ez dute edozein te saltzen. Claudiak aholkua ematen dizu. Zure munduan sartzen da zure beharrak eta gustuak ezagutzeko eta tea noiz hartuko duzun jakiteko. Batzuk te beltza aukeratuko dugu, besteak gorria, berdea, fruta-gustukoa, banilla-gustukoa … Berak bilatuko du zure infusio egokiena bilatuko dizu. Ondorioz, etxera eramango duzun produktua mimatua eta pertsonalizatua da. Teak momentu ezberdinetan laguntzen zaituela kontatu digu Claudiak: momentu alai, triste, nostalgiko, gaixorik zaudenean … Hau da, tea emozionalki terapeutikoa da. Horretarako Claudiak tea pertsonalizatzen dizu eta mota askotakoak eraman ditzakezu: “Animo ona”, “berezia emakumeentzat”, “berezia gizonentzat”, “udaberriko ametsak”, “udako ametsak”…

Soltean

145 barietate ditu eta dena soltean saltzen du: ahabia, jengibrea, laranja, kanela, limoia, papaia, ekilore petaloak, mangoa eta abar. Japonia, Txina, India, NCASAMYTEA_SANSEBASTIANSHOPSepal, Sri Lanka eta beste herrialdetatik ekartzen ditu zuzenean. Bestalde fruituak deshidratatuak datoz, aroma naturalekin. Garrantzitsua da ere azpimarratzea zeliako eta diabetikoentzat te bereziak dituela. Gainera teontzi bereziak eta made in England gailetak saltzen ditu zure etxean benetako te bat prestatu dezazun.

 

Claudiaren helburua dendatik Tea eta infusioekin apasionatuak ateratzea bada zalantzarik gabe lortu egin du!

Previous post

Talentu Berritzailea Programa

Next post

Merkataritza eguna