Ayudas y SubvencionesDiru LaguntzakDiru-LaguntzakInteresatzen zaizuTe interesa

Tokiko Enpresek kontratazioak gauzatzeko Laguntzen Programa

TOKIKO ENPRESEK LAN-MERKATU ARRUNTEAN KONTRATAZIOAK GAUZATZEKO LAGUNTZEN PROGRAMA

 

Helburua

Lanbide-EEZan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden hiriko pertsonen laneratzea sustatzea, kolektibo desberdinei zuzendutako laguntza-mota desberdinen bitartez jarduera-zentroa Donostian daukaten enpresetan lanean has daitezen.

Hartzailea

 

Pertsona fisikoak edo juridikoak, publikoak edo pribatuak, estatukoak edo atzerrikoak nahiz aurreko pertsonalitaterik gabeko elkarteak, behar bezala eratuak.

Parte hartzeko baldintzak

1. Pertsona kontratatuaren lan-zentroa Donostian kokatua egotea.
2. Pertsona juridiko baten kasuan, hurrengo baldintza guztiak betetzea:

  • Bere aktiboak edo operazioen bolumena, ezingo du 10 milioi euro baino gehiagokoa izan.
  • Batez beste ezingo ditu 50 langile baino gehiago izan.
  • Aurreko puntuetan aurreikusitako baldintzetako bat betetzen ez duten enpresen aldetik %25 edo gehiagoan zuzen edo zeharka parte hartuak ez egotea.
Zenbateko handiena

Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda dauden pertsonentzat, laguntzen zenbatekoak hauek izango dira:

  • 9.000€-ko gehienezko laguntza 6 hilabete edo gehiagoko eta lanaldi osoko kontratuentzat. Laguntza-kopuru maximoa: 2
  • 4.500€-ko gehienezko laguntza 6 hilabete edo gehiagoko eta %50eko edo gehiagoko lanaldiko kontratuentzat. Laguntza-kopuru maximoa: 2.
  • 6.750€-ko gehienezko laguntza 4.5 hilabete edo gehiagoko eta lanaldi osoko kontratuentzat. Laguntza-kopuru maximoa: 2.
  • 3.375€-ko gehienezko laguntza 4.5 hilabete edo gehiagoko eta %50eko edo gehiagoko lanaldiko kontratuentzat. Laguntza-kopuru maximoa: 2.
  • 4.500€-ko gehienezko laguntza 3 hilabete edo gehiagoko eta lanaldi osoko kontratuentzat. Laguntza-kopuru maximoa: 7.

Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda EZ dauden pertsonentzat laguntzen zenbatekoak hauek izango dira:

6.000€-ko gehienezko laguntza 6 hilabete edo gehiagoko eta lanaldi osoko kontratuentzat. Laguntza-kopuru maximoa: 29.

  • 3.000€-ko gehienezko laguntza 6 hilabete edo gehiagoko eta %50eko edo gehiagoko lanaldiko kontratuentzat. Laguntza-kopuru maximoa: 33.
  • 4.500€-ko gehienezko laguntza 4.5 hilabete edo gehiagoko eta lanaldi osoko kontratuentzat. Laguntza-kopuru maximoa: 16.
  • 2.250€-ko gehienezko laguntza 4.5 hilabete edo gehiagoko eta %50eko edo gehiagoko lanaldiko kontratuentzat. Laguntza-kopuru maximoa: 18.
  • 3.000€-ko gehienezko laguntza 3 hilabete edo gehiagoko eta lanaldi osoko kontratuentzat. Laguntza-kopuru maximoa: 57.
Epea

Eskabideak aurkezteko epea 2018ko urtarrilaren 8an hasi eta laguntza hauetara bideratutako baliabide ekonomikoak agortu arte luzatuko da, deialdia itxi arte 2018ko urtarrilaren 31n.

Eskaeraren aurkezpena Eskaerak era presentzialean aurkeztu ahal izango dira hemen:

Fomento de  San  Sebastián,  Reina  Regente  8,  Edificio  Teatro  Victoria Eugenia, 20003 San Sebastián. Horario: De lunes a jueves: de 9 a 17 horas; viernes: de 9 a 13 horas. Horario de verano, de lunes a viernes: 9:00 a 13:30h. Teléfono: 943.482.800.

Edo telematikoki Donostiako Sustapenaren web orriaren bidez: www.fomentosansebastian.eus

Informazio gehiagorako, Donostia Sustapenaren weba bisitatu.
Deskargatu Laguntza honen OINARRIAK.

Previous post

X. GABONETAKO ERAKUSLEIHO LEHIAKETA

Next post

2017ko Gabonetako Apaingarriak Donostiako Saltokietan