Ayudas y SubvencionesDiru LaguntzakInteresatzen zaizuTe interesa

Tokiko merkataritzako digitalizazio plana ‘Digital Commerce’

Donostiako Sustapenak martxan jartzen du Donostia ekialdean ‘Digital Commerce’ programa

‘Digital Commerce’, banako aholkularitza, laguntza ekonomiko eta prestakuntza-ekintzen programa, zure saltokian erreminta digitalak jartzeko.

ZER DA ‘DIGITAL COMMERCE’?

Online erosketak, ukipen-pantailak, bezeroen iritziak jasotzeko programak, e.a., saltokiari salmenta-prozesuan laguntzen dioten ezinbesteko erreminta digitalak dira. DigitalCommerce programak ondorengoak eskaintzen dizkie Altzako saltokiei:

  • Banako aholkularitza.
  • Laguntza ekonomikoak.
  • Taldeko prestakuntza.
  • Proiektu pilotuen garapena.

Hori guztia tresna digitalak ezartzeko helburuarekin.

JAKIN NAHI DUZU ZER DIGITALIZAZIO-EGOERATAN DAGOEN ZURE SALTOKIA?

Klikatu HEMEN irudia deskargatzeko.

ZURE NEGOZIOA DIGITALIZATZEAREN ABANTAILETAKO BATZUK

1) Bezeroekiko elkarrekintza hobetzen du

2) Erantzuteko abiadura handitzen da

3) Merkatu-aukera berriak ematen ditu

4) Marka indartzea

INFORMAZIO GEHIAGO ETA PROGRAMAN PARTE HARTZEA

Bete galdeketa hau (link) labur-labur eta zurekin jarriko gara harremanetan.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 48 28 00 telefonora edo idatzi helbide elektroniko honetara fomentoss@donostia.eus

Digital Commerce programak baditu Mugikortasunaren eta lurralde Antolamenduaren Gipuzkoako Foru Aldundiaren kolaborazioa eta finantzaketa

logos

No Comment

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Previous post

I. INSTAGRAMER LEHIAKETA: Ezagutu zure instagramera!

Next post

2018 #PUC INNOVA