Uncategorized @eu

Turismoaren eboluzio jasangarria Donostian 2017an zehar, EUSTATeko datuen arabera

%2,24 igo da Donostian turismoa 2017 urtean zehar, igoera leuna, aurreko urteekin alderatuta. Hainbat hilabetetan zertxobait igo da, batez ere, behe-denboraldian, eta beste batzuetan aldiz, jaitsi egin da. Badirudi joera berria leuna eta jasangarria dela.  

Ernesto Gascok, lehen alkateordeak eta Turismoko zinegotziak, honakoa esan du: “Donostiak bisitari eta gaualdietan hazten jarraitzen du, baina modu orekatu eta jasangarrian. Gure ahaleginak Donostiako marka turistikoa indartze aldera doaz, eta turismoaren desestazionalizazioa lortzerantz, oraindik ere uda eta opor garaia baita bisitari gehien izaten dituen denboraldia. Helburu horiek eta veste hainbat erronka aprobatu Berri den Turismo Gida-Plan Berrian jasotzen dira”.

2017an Donostiako turismoan oreka mantentzen da, %2,24ko igoera leunarekin. Hainbat hilabetetan gora egiten du, batez ere, behe-denboraldian, eta besteetan, berriz, jaitsi egiten da. Horrela, urteko balantzea nahiko orekatua eta jasangarria da. Igoera handiena duen hilabetea otsaila da%4,87ko hazkundearekin – martxoa eta apirila kontuan hartu gabe, 2016ko Aste Santua martxoan izan baitzen eta 2017an apirilan, eta, beraz, datuak desitxuratzen dira), eta abuztua, adibidez, goi-denboraldi peto-petoa, zertxobait jaitsi egiten da  (-0,53%). 
 
Donostiaren nazioartekotzea aipagarria da. Atzerriko bisitariak jada %56,66 dira. 2013ra arte, bisitari gehienak estatukoak ziren, eta urte horretatik aurrera, joera alderantzizkoa da, eta urtero altuagoa da nazioarteko bisitarien kopurua. 
Donostia Turismoa & Convention Bureauk VISIT-BIZI 2017-2021 Gida- Planean hurrengo helburuak definitu ditu: turismoaren eboluzio orkeatua eta jasangarria,nazioartekotzeadesestazionalizazioa eta hiriaren benetakotasuna mantentzea. Balantzeko datuek bide onean goazela erakusten dute. 
san-sebastian-346609_1920
Previous post

🔵⚪️DONOSTIA DANBORRADAZ JANZTEN DA!⚪️🔵

Next post

MERKATARITZA ETA OSTALARITZAKO ESTABLEZIMENDUEN KANPOKO ERROTULAZIOA EUSKARAZ EDO EUSKARAZ ETA GAZTELANIAZ JARTZEKO DIRU LAGUNTZAK!