San Sebastian Shops-ek, Udaleko Sustapen Ekonomikoko zinegotziak Donostiako Sustapenaren bidez eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailaren laguntzarekin, Donostiako Merkataritzaren Sarien V. edizioa antolatu du.

Saritu eta babestu egin nahi dira egunero-egunero merkataritza-esperientzia berriak garatzeko ahalegintzen diren saltokiak; etengabe berritzen dira, beren negozioak (eta, ondorioz, Donostia) erakargarriak, desberdinak eta lagunkoiak izateko, eta, horri esker, Donostiak erreferente izaten jarraitzen du merkataritza-sektorean enplegua eta aberastasuna sortzen.

Premios al Comercio Donostiarra, San Sebastián Shops

ZENBAT KATEGORI DAUDE?
Deialdi honetan 4 kategoria aukeratu ahal izango dira:

  • Merkataritza-ibilbidea: Historia eta ibilbide finkatua duten saltokiak, hirian erreferente direnak.
  • Saltoki Berritzailea: Digitalizazioa eta berrikuntzaren alde egiten duten saltokiak.
  • Saltoki Jasangarria: Ingurumen- eta jasangarritasun-irizpideen arabera lan egiten duten saltokiak.
  • Saltoki Sortu Berria: Duela 5 urte edo gutxiago sortu dira, arrakasta handiz egin diote aurre negozioaren hasierari, eta hazteko ahalmen handia daukate.

Kategoria guztiek izango dute aintzatespena, eta azaroan ospatuko den, Donostiako Merkataritzako Sarien ekitaldian emango dira.

NOLA FORMALIZATZEN DA HAUTAGAITZA? 
Oso erraza da; Izena Emateko Formularioa bete besterik ez da egin behar, aukeratu nahi den kategoria edo kategoriak aukeratuta.

AURKEZTEKO EPEA
Urriaren 22ra arte.