StickyBlack Friday

BLACK FRIDAY 2016

Azaroaren 25ean BLACK FRIDAY-a ospatuko dugu. Gero eta indartsuago ezarritzen ari den beherapen eta promozio bereziak egiteko eguna da eta ezin dugu alde batera utzi.

Erosketak atxikitutako saltokietan sustatzeko helburuz, San Sebastian Shops Donostiatik egun hori dinamizatuko dugu komunikazio kanpaina honen bidez:

  1. Black Friday Kanpainaren Kartel handi bat saltokian jartzeko
  2. Saltoki parte hartzaileen informazioa jasotzen duten Flyer-ak
  3. Gure web orriaren eta sare sozialen bidez (facebook, twitter eta instagram) zure deskontuak edo eskaintzak zabalduko ditugu.

Deskontu orokorrak edo eskaintzak produktu zehatzetan eskaini ditzakezu. Informazio hori jakinarazi behar diguzu eta guk zure saltokia zein promozioak dinamizatuko ditugu.

Parte hartzeko kuota: 10€-ekoa bazkideak eta 20€ bazkide ez diren saltokiak eta izena emateko epea Azaroaren 15ean bukatzen da.

Parte hartu nahi baduzu jarri zaitez gurekin harremanetan 943 090938 telefono zenbakian, izen-emate formularioan, edo info@sansebastianshops.com helbide elektronikora idatziz.

 

Previous post

IX. Gabonetako erakusleiho lehiaketa

Next post

Gabonetako Kanpaina 2016