AlbisteakGURE DENDAK

Garrarte, Dulces Artesanos saltokiak irabazi du Gipuzkoako Bazkundearen “10 Bitxiak” Saria

Beste urte batez, Gipuzkoako Bazkundeak “XXVI 2018ko Gipuzkoako Merkataritza Enpresa  sarietan” Gipuzkoako hamar merkataritza enpresa nabarmenenak saritu ditu, “10 bitxiak” sariaren bidez.

Donostiako eskualdearen kasuan, “GARRARTE, DULCES ARTESANOS” izan da “10 bitxiak” sariaren irabazlea, Gipuzkoako Bazkundearen eskutik eta Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza Bulego Teknikoen babesarekin. Sari honek artisau-gozogintzako saltoki honi Gipuzkoako merkataritzako 10 bitxietako bat izatearen errokonozimendua eman dio eta merkatarien botoetatik atera da emaitza hori.

“GARRARTE, DULCES ARTESANOS” Historia apur bat

Donostiako Alde Zaharreko saltokia da (Portu kalea, 3) gozoen artisau izan diren 4 belaunaldi pasa dira bertatik. Firma honek dioen moduan, haien Kudeaketa-Eredu onak lokal berrien irekiera ekarri zien, Donostiar hiriburuaz gain, Iruñeko Alde Zaharrean. Bezeroekiko arreta bikainak, dendaren irudiaren xehetasunei jarritako arretak eta inguruko saltokiengan sortutako balioaren ondorioz, merezitako saria jaso dute.

 

 

San Sebastián Shops Donostiatik “GARRARTE, DULCES ARTESANOS” zoriondu nahi dugu, bere ibilbide luzea eta egindako lan osoa balioan jarriz. Eta batez ere pertsonak beraiek baitira  benetako “Bitxiak”: Angelines Catala eta taldea.

 

ZORIONAK!!!!

No Comment

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Previous post

Amarako Dendetan Berrerabilitako Poltsen Banaketa

Next post

Hau da albiste berriena