Interesatzen zaizuTe interesa

Gauza txikien superbotereak aktibatu

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, kanpaina aktibo berria jarri du martxan “Gauza txikien superbotereak”.

Kanpainaren bidez, saltoki txikien eta erosten duten herritarren balioa nabarmentzen da; izan ere, alde biak batuta baino ezingo dira gauza txikien superbotereak tokiko ingurunean aktibatu. Hori dela eta, ekintzak superbotere handi bilakatzen dira, kale eta auzoetako bizitza, jasangarritasuna, enplegua, ongizatea, berrikuntza eta kalitatea aktibatzeko gai, guztien baturak hiri, auzo edo herrietan distira eragitea lortzeko.

Kanpaina honen kontzeptua zenbait alderdik egituratzen dute:

  • Hiri-herri-udalerria pertsonen bizitzaren erdigune bilakatzea. Herritar eta merkatari guztien laguntza eta elkarlana behar dute leku horiek.
  • Merkatari eta herritarren sinbiosia, xede bererako borrokatzeko eta, horrela, superbotereak dituzten superheroi bilakatzeko, keinu txikien bidez. Gauza txiki askoren batura saltoki, kale edo auzo bakoitzean eta horien guztien batura tarteko, biziz eta ongizatez beteriko hiri handia sor dezakegu.

No Comment

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Previous post

Bazkide Berriak, Urria 2018

Next post

Arropa bilketa kanpaina Greziako Errefuxiatuentzako