Interesatzen zaizuSHOPPING JAZZSHOPPING JAZZTe interesa

V Shopping Jazz-eko Ekintzak

Bosgarren urtez jarraian egingo da Shopping Jazz Ekimena DonostianDonostiako 214 denda, Bretxa merkataritza gunearekin izango dira ekimenaren partaide, JazzMargotu Lehiaketan, azokak auzoetako kaleetan eta ekimenak eta kontzertuak.

#ShoppingJazz2017 ekimena antolatuko du Donostiako dendetan uztailaren 20tik 22ra.

Jardueren eskaintza zabala egingo du Shopping Jazz ekimenak, hala nola Jazz Margotu apaintze-jarduera, kale-azokak, denda barnean egiteko ekitaldiak eta zuzeneko kontzertuak. Donostiarrek eta Jazzaldira datozen bisitariek Donostiako merkataritza eskaintza ezagutzea da ekimenaren helburua. Donostiako 214 denda eta Bretxa merkataritza gunea izango dira ekimenaren partaide, eta hiria edertuko dute guztien artean, dendak apainduko baitituzte eta jazzarekin lotutako marrazkiak jarriko baitituzte erakusleihoetan.

Auzoetako jarduerak eta Braderie

Aurtengo berritasuna izango da San Sebastián Shops Donostia plataformak auzoetako jarduerak dinamizatuko dituela, haren kide diren elkarteen laguntzarekin: Auzoa, Bretxa merkataritza guneko handizkariak, Centro-Erdi, dendaSS, Gipuzkoako Merkatarien Federazioa eta Zaharrean.

AUZOETAKO JARDUEREN DATAK

(Deskargatu auzoen programazioa)

Osteguna, Uztailak 20: Gros eta Altza

Ostirala, Uztailak 21: Amara 1, Amara 2 , Antiguo eta Egia

Larunbata, Uztailak 22: Legazpi & Zentroa  eta Parte Vieja

Egun horietan, azokak izango dira auzoetako kaleetan, eskaintza eta sustapen interesgarriez beteak, eta jarduera askotarikoak egingo dira dendetan: erakusketak, dastaketak, tailerrak, produktuen erakustaldiak eta beste hainbat. Zuzeneko kontzertuek girotuko dituzte jarduerak. Horrez gainera, Tximeletak izango dugu lagun, eta haurrek jazzarekin lotutako jarduera bereziak egingo dituzte Antiguan, Egian, Altzan eta Amaran. Herritar guztiek parte har dezakete, doan, antolatutako jarduera guztietan. Hemen dago eskuragarri informazio guztia: www.sansebastianshops.com.

Jazz Margotu

Jazzarekin lotutako irudiekin apainduko dira Donostiako 43 denda: saxofoi jotzaileek, teklatuek, musika notek, musikariek eta jazzarekin lotutako bestelako irudiek indartuko dute Donostiak bizi duen jazz giroa.  Ekimena uztailaren 19an, asteazkenean, aurkeztuko da, 11:00etan, Tamayo paper dendan (Legazpi kalea). 

Zuzen-zuzenean, arteak liluratutako hainbat irudigilek eta Ceinpro eta Marian Pintura Eskolako ikasleek errotulagailu bereziak erabiliko dituzte uztailaren 18an eta 19an jazzarekin lotutako egoerak eta irudiak margotzeko erakusleihoetan.   Herritarrek Jazz Margotu ibilbidea egiteko aukera izango dute Donostiako auzoetan, jazzaren esentzia aurkitzeko erakusleihoetan.

Horrez gainera, II. Jazz Margotu lehiaketa egingo da, eta epaimahai profesional batek sari bat emango dio marrazki onenari.  Epaimahaiak uztailaren 21ean hartuko du erabakia, eta sari hauek izango dira irabazlearentzat: Shopping Jazz 2018 ekitaldiko irudia izatea eta 150 euroko erosketa txartel bat.

Zozketa Instagram-en: Ipad Mini 16GB

Ekimenean parte hartzen duten dendetan erosketak egin daitezen sustatzeko, 16 gigako Ipad Mini bat zozketatuko da Instagram-en #SorteoSJ17 hastag erabiliz, Euskaltelen babesarekin, uztailaren 14aren eta 25aren bitartean (biak barne) egiten diren erosketa guztien artean. Uztailaren 26an jakinaraziko da nor izan den irabazlea, San Sebastián Shops Donostiaren web orrian.

Hemen daude zozketan parte hartzeko oinarriak.

 

 

Previous post

ENERGIA ERAGINKORTASUNAREN ALDEKO INBERTSIOAK SUSTATZEKO LAGUNTZA PROGRAMA - EVE 2017

Next post

2017ko ZINEZKO SHOPPING-aren AGENDA