Interesatzen zaizuSHOPPING JAZZSHOPPING JAZZ

Shopping Jazz 2016

Shopping Jazz-a Donostiara itzuli da laugarren urtez.

Heineken Jazzaldiari lotutako ekintzak antolatu ditugu  Donostiako dendetan uztailaren 19tik 24ra.

Shopping Jazz kanpainak ekintza ezberdinak eskaintzen ditu: Jazz Margotu, merkatua kaleetan, ekitaldiak saltokietan eta musika zuzenean. Helburua  eskaintza komertziala herritarrei eta Jazzaldira etortzen diren pertsonei gerturatzea da.  170 dendatik gora parte hartuko dute, Bretxako Merkatua barne, hiriko kaleak apaingarri bereziekin girotuz.

Jazz Margotu: Jazz-a erakusleihoetan

Donostiako 51 denden erakusleiho Jazzaren irudiekin apainduko ditugu: saxofonista bat, teklatua, musika-.notak, musikariak,… hiriak duen jazz giroa indartuz. Ekintza, uztailaren 19an aurkeztuko da Tamayo paper-dendan (Legazpi kalea).

Uztailaren 19a eta 20a bitartean, Ilustratzaile boluntarioek, arte zaleek eta Ceinproko ikasleek, errotulagailu bereziak erabiliz Jazzaren irudiak marraztuko dituzte zuzenean. Hiritarrek Donostiako auzoetan zehar Jazz Margotuko ibilbidea egin ahal izando dute, jazzaren esentzia erakusleihoetan deskubrituz.

Gainera, aurten Jazz Margotuko I Lehiaketa antolatuko da non epai-mahai profesional batek (Miguel Martinek, Heineken Jazzaldiaren zuzendariak, Eugenio Tamayok-Tamayo Paperdenda-, Ceinprok eta ospeko ilustratzaile batek osatua) ilustrazio onena aukeratuko dute.

Epaimahaiaren erabakia Uztailaren 21ean jakinaraziko da.  Irabazlearen saria 2017ko Shopping Jazzaren irudia izatea eta 150€-ko erosketa-txartela izango dira.

Merkatua eta festa dendetan

Denden egun berezia uztailaren 19a, asteartea izando da. Momentu horretan, astean zehar garatuko den ekintzen programa hasiko da. Atxikitako 170 dendak, koloreetako banderatxoekin apainduak artikuluak merkatu moduan kalera aterako dituzte eta eskaintza bereziak egingo dituzte. Merkatuak uztailaren 24ra arte iraungo du, Heineken Jazzaldia bezala. Gainera, saltokiek ekintzen agenda betea prestatu diete bezeroei: dastaketak eta otamenak, tailerrak, dastaketak etabar. Dena zuzeneko kontzertuekin girotua.

Parte hartzen duten saltokietan programatutako ekintzen esku-orria deskargatu ezazu.

Azken finean, Shopping Jazz-a, ekintza originalez osatutako jardunaldiaz  gozatzeko aukera emango die hiritarrei, erosketak egitera eta saltokien festa bizitzera gonbidatuz.

 

 

Previous post

Pintxo Heineken

Next post

Shopping Jazz ekintza agenda