Concurso de EscaparatesGabonetako Erakusleiho LehiaketaInteresatzen zaizuTe interesaXI Concurso de escaparates

GABONETAKO XI. ERAKUSLEIHO LEHIAKETA ESKERRAK

Gabonetako XI. Erakusleiho Lehiaketa honi balioa eman dioten babesle, epai mahai eta laguntzaileei eskerrak eman nahi dizkiegu.

Gabonetara hurbilduz, beste urtebetez, San Sebastián Shopsek eta Donostia Sustapenak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, eta  Donostiako Merkatarien Elkarteekin: Centro Erdi, Zaharrean, Federación Mercantil de Gipuzkoa,  dendaSS, AUZOA eta Mercado de La Bretxa antolatutako Gabonetako Erakusleiho Lehiaketako Sari Banaketaren XI. edizioa ospatu da.

Erakusleihoen ekitaldi tradizional hau abenduaren 19an ospatu zen, Donostiako Aquariumean, non udaleko korporazioko kide ezberdinak bertaratu ziren, Eneko Goia, Donostiako Alkatea eta Ernesto Gasco, Alkateordea, hala nola, erakunde ezberdinak eta ekitaldi honen babesleak, bertan Donostiako establezimendu irabazleak ezagutu ziren.

Urduritasuna eta espektazio handia izan zuen Gala honetan, Donostiako saltokiek, ez soilik gabonetan, urte osoan zehar egindako lan paregabeari errekozimendua eman zitzaien. Gainera, Donostiako saltokiek hiriaren bizitzan duten garrantzia balioan jarri zen; kaleak dinamizatzen dituzte eta haien erakusleihoen bitartez, hiriaren irudia hobetzen lagundu, Gabonak ametsez eta ilusioez betetzen dituzte. Donostiako establezimendu parte hartzaileek erakusleiho sortzaileak, irudimen handikoak, tradizionalak eta goxoak eskaini zizkiguten, guztiek Gabonen magia transmitituz.

Gure merkatarien lan handia epai mahaiak baloratu zuen, aurkeztutako erakusleihoei begira orduak pasa ondoren, edizio honetako sariak erabaki zituen. Era  berean, hiritarrek gure web orriaren bidez www.sansebastianshops.com erabakitzeko aukera izan zuten, botaketaren bidez “Herriaren Saria”ren irabazlea aukeratuz. Bozkaketak iraun zituen 6 egunetan ia mila boto jaso ziren.

Saltokien sariei dagokienez, EUSKALTELek babestutako Gabonetako XI. Erakusleiho Lehiaketako irabazleak, sail ezberdinetan eman ziren:

  • ‘Erakusleiho Berritzailea”: AQUARIUM SAN SEBASTIAN (Carlos Blasco de Imaz plaza 1), EUSKALTELek babestuta, 2019ko urte osoan zehar Erakusleiho zerbitzua.
  • ‘Erakusleiho Jasangarria’: ÓPTICA EDER(Andia 9), Jasangarritasun azterketa izango da saria,  FUNDACION CRISTINA ENEAk babestuta.
  • ‘HERRI SARIA’: D’CLOSET (Mayor 12), CADENA SER-ek babestutako publizitate kanpaina jasoko du sari moduan.
  • ‘SORMENEZKO ERAKUSLEIHOA’: LA CASA DEL CAFÉ (San Marcial 33), CEINPROK babestutako produktu grafiko-multimediaren garapenaz gozatuko du. 2018an sortutako kategoria berria da.

Auzoei dagokienean,  “Auzoz auzoko aipamen bereziak” hurrengoak izan ziren:

  • Amara: CERRAJERÍA CLAC (Avda. Madrid 7)
  • Antiguo: AUDIOCENTRO FEDERÓPTICOS LEGARDA (Plza. Bentaberri 3)
  • ErdiaMUCHAS TELAS (Fuenterrabía31)
  • Egia:DRUYEN FOTOCERÁMICA (Virgen del Carmen 69)
  • Alde ZaharraVILLAFLORES (IJentea 4)

Bigarren urtez jarraian, Donostia Sustapenaren Donostia Moda Klusterrak, moda saltoki bati errekonozimendua eman dio “Modaren Aipamen Berezia” saria entregatuz. Irabazlea TOCADOSOH-rentzako izan zen, San Martin kalean 48 kokatua. Donostia Moda Klusterrak babestua, Modan Komunikazio estrategia digitalaz gozatu ahal izango du urte osoan zehar.

Azkenik, Ostalaritzaren sailean, web bozkaketa POPULARRAren bitartez, “Herri Saria” Ostalaritzan BODEGA DONOSTIARRAK eraman zuen.

San Sebastián Shops Donostiatik, eskerrak eman nahi dizkiegu Donostiako XI. Erakusleiho Lehiaketan parte hartu zuten establezimendu guztiei,  euren profesionaltasuna eta bertaratzea eskertuz. Ostalaritzako eta Merkataritzako 68 establezimendu parte hartzaileei, Donostiako Sustapenari, Donostiako udalari, Eusko Jaurlaritzari eta Donostiako Merkatarien elkarteei: Centro Erdi, Zaharrean, Federación Mercantil de Gipuzkoa,  dendaSS, AUZOA eta Mercado de La Bretxa.

Era berean, eskerrak eman Euskaltel Gala honetako babesle ofizial gisa, eta sarien banaketa posible egin zuten laguntzaileei, hala nola, epai mahaiari: Cristina Enea Fundazioa, Ceinpro, Cadena Ser, Donostia Moda klusterra eta Marta Pineda. Donostiako Aquariumari, sekulako espazio hau uzteagatik eta tratu pertsonal ezin hobeagatik. Diario Vascori, lehiaketa honen bozemaile izateagatik bere komunikabideetan. Donostia Ostalaritzari, Turismo Donostiari, Gipuzkoako Hotelei eta Adegiri ere mila esker.

Era berean, Gar&Gar, TheGoodCider, Araeta, Juantxo Taberna eta Felix Sánchezi, catering paregabeaz gozatzeko aukera izan genuelako. Eta bukatzeko, eskerrik asko Laura Chamorro beste urtebetez Sari Banaketa honetan aurkezle izateagatik eta Mario Echevarríari lehiaketa honen dinamizatzaile eta babeslea izateagatik.

 

No Comment

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Previous post

GABONETAKO XI. ERAKUSLEIHO LEHIAKETAREN IRABAZLEAK

Next post

Hau da albiste berriena