GIPUZKOAR DISEINATZAILEEN GARBERA MERKATARITZA-GUNEKO ESPAZIOAREN AURKEZPENA

Ostegunean, urriak 3, aurkeztu zuten Garbera Merkataritza-gunearen barruan, jatetxeen plazan, egongo den moda-sortzaileentzako aldi baterako espazioaren aurtengo edizioa. Gipuzkoa de Modak, Donostia Moda Klusterrarekin batera, sustatu eta bultzatu du berriz ere donostiar marka eta diseinatzaileen parte-hartzea ekimen honetan, udazken-neguko 2019/2020 denboraldiko GdM San Sebastian Moda jaialdiaren aurretik. Laura Chamorro Gipuzkoa de Moda ekimenaren zuzendariak aurkeztu…