Zabalik dago eskaerak aurkezteko epea: 2019ko uztailaren 1a arte.

 

 

2019ko MEC. Merkataritza-saltokiak modernizatzeko laguntzak

 

XEDEA

 

EAEko merkataritza-establezimenduak, berrikuntzaren eta kudeaketa-tresnak eta azpiegi­turak hobetzearen bidez, modernizatzea bultzatzea da Agindu honen xedea.

 

 

ONURADUNAK

 

–        ETEak (enpresa txiki eta ertainak)

–        Enpresaburu indibidual edo autonomoa

Enpresa onuradunek gutxienez 3 urtetako antzinatasuna izan beharko dute.

 

 

 

 

 

 

 

INBERTSIOAK DIRU LAGUNTZAK

A)     Merkataritza-jarduera garatzeko beharrezkoak diren altzariak, ekipamenduak, lokala eta kanpoko nahiz barneko elementuak (merkataritza-errotuluak barne) eraberritzeko eta eguneratzeko inbertsioak.

·         Mota honetako inbertsio onartuak gutxienez 4.000€koa (+BEZ) izan beharko du enpresako.

·         Laguntza: inbertsio onargarriaren %16 (BEZ gabeko zenbatekoarena).

 

B)      Merkantzientzako balantza elektronikoak, informatika-ekipoak, aplikazioak eta hauen osagarriak, beti ere merkataritza-prozesuen barnean integraturik badaude edo enpresa-kudeaketarako badira.

·         Mota honetako inbertsio onartuak gutxienez 900€koa (+BEZ) izan beharko du enpresako.

·         Laguntza: inbertsio onargarriaren %16 (BEZ gabeko zenbatekoarena).

 

 

EPEAK

 

Eskaerak maiatzaren 30etik aurrera aurkeztu ahal izango dira Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Enplegu Sailaren webgunean. Eskaerak egiteko epea uztailaren 1an amaituko da, aldez aurretik horretarako kreditua agortu ez bada.

 

ESKAERA

 

100% Tramitazio elektronikoa.

http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/diru_laguntza/2019/mec_2019/

 

GARRANTZITSUA: 2018ko uztailaren 3tik 2019ko uztailaren 1ra egindako inbertsioentzako.

Deskargatu hemen AGINDUA, 2019ko maiatzaren 14koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez Saltegiak modernizatzeko laguntza-programarako arauak ezarri eta 2019ko ekitaldirako deialdia egiten baita.