Gabonetara hurbiltzen ari garen honetan, San Sebastian Shops-ek GABONETAKO ERAKUSLEIHO LEHIAKETAREN 2020KO EDIZIOAN parte hartzera gonbidatzen zaitu. Zalantzarik gabe, urte zaila da guztiontzat; horregatik, ahalegin handiagoa egin behar dugu erakusleiho erakargarri eta sortzaileak egiten, kaleak eta hiria animatzeko, eta garai zail honetan poza helarazteko.
Lehiaketa abenduaren 6an hasiko da; ordurako, erakusleiho guztiak muntatuta egon beharko dira. Hala ere, azaroaren 28rako prest izaten saiatzea gomendatzen dizuegu, Gabonetako argien argiteria orokorrarekin bat etor daitezen.
Gainera, aurten establezimenduaren kanpoaldea ere apaintzera animatu nahi zaituztegu. Horretarako, aurten indartu eta balioetsi nahi dugun kategoria berri bat sortu dugu, eta ildo horretan jarraituko dugu datozen urteetan. Kanpoko dekorazioa finkatuta dago beste hiri batzuetan, eta horrekin gure kaleei argi eta bizi gehiago ematea lortzen da.
Sarituak izan daitezkeen KATEGORIAk honakoak dira:
- EPAIMAHAIAREN SARI NAGUSIA: epaimahai profesional batek emandako lehen saria.
- BIGARREN SARIA: epaimahai profesional batek emandako bigarren saria.
- HIRUGARREN SARIA: epaimahai profesional batek emandako hirugarren saria.
- HERRI-ERAKUSLEHIOA: herri-bozketa bidez hautatzen da (boza emateko: www.sansebastianshops.com). Hiritarrek hautatuko dute irabazlea.
- ERAKUSLEIHO JASANGARRIA: hirian ingurumenaren alde egiteko indar-ideia edo kontzeptu bat transmititzen du. Gainera, jasangarritasun-irizpideekin diseinatu eta eraiki da, naturan inpaktu negatiborik ez duen produktu jakin bat sustatzeko.
- KANPOKO ERAKUSLEHIOA: establezimenduaren kanpoko dekorazioa baloratuko da, bai erakusleihotik kanpo, bai establezimenduaren fatxadan.
SARIAK honako hauek izango dira:
- EPAIMAHAIAREN SARI NAGUSIA: teknikari profesional batek 2 erakusleiho egitea.
- BIGARREN SARIA: apaingarrien jokoa eta kanpoko dekorazioa datozen Gabonetarako.
- HIRUGARREN SARIA: apaingarrien jokoa eta kanpoko dekorazioa datozen Gabonetarako.
- HERRI-ERAKUSLEIHOA: publizitate-zerbitzuen paketea.
- ERAKUSLEIHO JASANGARRIA: establezimenduaren iraunkortasun-proiektua egitea.
- KANPOKO ERAKUSLEIHOA: apaingarrien jokoa eta kanpoko dekorazioa datozen Gabonetarako.
PARTE HARTZEKO, abenduaren 6a baino lehen izena eman:
- IZENA EMATEKO INPRIMAKIAN edo zuen datuak bidali info@sansebastianshops.com helbidera.
OSO GARRANTZITSUA: parte hartzeko, ezinbestekoa da, erakusleihoko argazki bat bidaltzea info@sansebastianshops.com helbidera.
- Parte hartzea: DOAKOA.
- LEHIAKETAREN OINARRIAK
Epaimahaiaren erabakia lehiaketaren amaierako ekitaldian emango da jakitera, eta aurten, segurtasun arrazoiengatik, Internet bidez zuzenean transmitituko da (aurrerago xehetasun gehiago emango dizkizuegu).
ANIMATU eta parte hartu lehiaketan, eta agurtu dezagun urtea elkarrekin!