ENPRESENTZAKO FINANTZAKETA-LERRO LAGUNTZA

Finantzen Euskal Institutuak, Ogasun eta Ekonomia Sailari atxikitako zuzenbide pribatuko erakunde publikoak, iragarri du enpresei finantza-laguntza emateko lerro bat abian jarriko duela, Covid-19 birusaren pandemiaren ondorioz Euskadin deklaratutako osasun-larrialdiko egoeraren aurrean. Finantza-lerro horren helburua izango da euskal enpresa txiki eta ertainen epe laburrerako eta ertainerako finantzaketa erraztea, osasun-larrialdiko egoeraren ondoriozko euste-eta desazelerazio-egoerak enpresa horien jarduerari…