DONOSTIAKO UDALAREN KONPROMISOA TOKIKO MERKATARITZAREKIN

Donostiako Udalak eta San Sebastián Shopsek hitzarmen berri bat sinatu dute herriko merkataritzari laguntzeko, pandemiak gehien kaltetu duen sektoreetako bat. Enrique Ramos Sustapen Ekonomiko eta Merkataritzako zinegotziak adierazi duenez, “Donostiako merkataritzarekiko konpromisoa argia da, eta hitzarmen berri honen bidez (214.470 euroko ekarpena egiten du) bere finkapena bultzatu nahi da, hiri-ingurunea suspertu nahi da, hirian merkataritza-gastua…