San Sebastian Shops-etik laguntza berri baten berri ematen dizuegu. Laguntza Donostiako Udaleko Ekonomia Sustatzeko Zinegotziak bultzatu du, Donostiako Sustapena sozietatearekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bitartez. Altza, Intxaurrondo, Miracruz-Bidebieta, Larratxo, Herrera, Egia, Loiola, Txomin eta Martutene auzoko establezimenduetan erosteko bonuak dira.
Zuzenean bezeroei eskaini ahal izango dizkiezuen bonuak dira. Bonuak 15€-ko erosketa balioa du eta, horietatik, kontsumitzaileak 10€ ordainduko ditu eta San Sebastian Shops-ek beste 5€-ak jarriko ditu. Gehienez ere 2 bonu eskainiko zaizkio pertsona bakoitzari merkataritza establezimendu bakoitzean.
Kanpainan parte hartzeko, egin behar duzuen gauza bakarra Eskaera-orria eta saltokiaren argazki bat bidaltzea da, abenduaren 6a baino lehen, hurrengo helbidera: info@sansebastianshops.com
San Sebastian Shops-etik beharrezko materiala emango dizuegu: kartelak eta bonuak.
DATAK:
- Izena emateko epea: Azaroaren 26tik abenduaren 6ra.
- Kanpainaren iraupena: 2021eko abenduaren 10etik 2022ko urtarrilak 7ra.
- Bonuak saltzeko justifikazio-epea: 2022ko urtarrilaren 8tik 25era.
- Bonuen ordaintze epea: 2022ko urtarrilaren 26tik otsailaren 11ra.
Argibiderik behar izanez gero, deitu 943090938 telefono-zenbakira edo bidali e-maila info@sansebastianshops.com helbidera.