DONOSTIA ZERO PLASTIK

San Sebastian Shops-etik jakinarazten dizugu “Donostia Plastikorik gabe” adierazpena sinatu dela. Hiriko hainbat eragilek, hala nola merkataritzak, kultura eta kirol-ekitaldiek, supermerkatuek eta abarrek, Donostian erabilera bakarreko plastikoak murrizteko asmoen adierazpena sinatu dute. Donostiako Udaleko Ekologia zinegotziak bultzatutako proposamena da, eta 2025erako plastikoaren erabilera % 17 murriztea du helburu. San Sebastian Shops-ek 2 jarduera egingo ditu…