Donostia Shopsetik 2021ko Estropaden berri ematen dizuegu. Aurten, COVID19k eragindako egoeraren baldintzatzaileengatik, estropadak hainbat aldaketa ditu, gure ustez jakin beharrekoak:
1.- Estropadak ateak itxita egingo dira, publikorik gabe, irailak 1 eta 2, eta aforo murriztuarekin (ohikoa den %20a) bi igandetan (irailak 5 eta 12).
2.- Mugikortasun-murrizketak egongo dira hainbat puntu eta egunetan:
PASEALEKU BERRIA: ITXITURA:
Erabat itxia, baimenduak izan ezik,
1. Abuztuaren 31ko 22:00etatik irailaren 2ko 20:00ak arte gutxi gorabehera.
2. Irailaren 4ko 22:00etatik irailaren 5eko 16:00ak arte gutxi gorabehera.
3. Irailaren 11ko 22:00etatik irailaren 12ko 16:00ak arte gutxi gorabehera.
URGULL MENDIA: ITXITURA:
Erabat itxita egun osoan, , baimendutako pertsonak eta ibilgailuak ezik.
Irailaren 1a
Irailaren 2a
Irailaren 5a
Irailaren 12a
PORTUKO SARBIDE ITXIAK:
Erabat itxita, baimendutako pertsonak eta ibilgailuak ezik:
Irailaren 1an 14:30etatik 19:30etara, gutxi gora behera.
Irailaren 2an 14:30etatik 19:30etara, gutxi gora behera.
Irailaren 5ean 01:30etatik 13:30etara, gutxi gora behera.
Irailaren 12an 01:30etatik 13:30etara, gutxi gora behera.
ALDERDI EDER eta KONTXAKO PASEALEKUA: ITXITURA, IRAILAK 1 eta 2:
Kontxako pasealeku osoa, Udaletxea eta hondartzako lehenengo arrapala artean.
Irailaren 1an: 15:30etik 19:00etara, gutxi gorabehera Irailaren 2an: 15:30etik 19:00etara, gutxi gorabehera.
ALDERDI EDER eta KONTXAKO PASEALEKUA: ITXITURA, IRAILAK 5 eta 12:
Kontxako pasealeku osoa, Udaletxea eta Donostiako Atletikoaren artean, Kontxako hondartzarako sarbideak libre utzita.
Irailaren 5ean: 08:00etatik 13:00etara, gutxi gorabehera.
Irailaren 12an: 08:00etatik 13:00etara, gutxi gorabehera.
MARI KALEA
Mari kaleko pasabiderako sarbidea bi muturretan ixtea.
Irailaren 1an: 14:30etik 19:30etara, gutxi gorabehera Irailaren 2an: 14:30etik 19:30etara, gutxi gorabehera Irailaren 5ean: 08:00etatik 13:30etara, gutxi gorabehera.
Irailaren 12an: 08:00etatik 13:30etara, gutxi gorabehera.
SANTA KLARA UHARTEA:
Irailaren 1 eta 2: garraiobidea 11:30etik 15:30era eta 18:00etatik aurrera.
Irailaren 5 eta 12: garraiobidea 13:30etik aurrera.
3.- Estropadak zuzenean jarraitu ahal izango dira telebistan (ETB1), irratian, streaming bidez,…