san sebastian shops prek

DOAINEKO WEBINARRA – FORMAKUNTZA SAIOAK

San Sebastian Shops-etik, Donostiako Sustapenak eskaintzen dituen Webinar doako formakuntza saioen deialdi berri bat bidaltzen dizugu.   TEKNOLOGIA GAITZAILEAK ETA ANALISI-TRESNAK NORENTZAKO: Merkataritza eremuan datuak  aurkitu, interpretatu eta ustiatzeko  interesa duten Donostiako saltokiak. DATA: Asteartea, Apirilak 5, 14:00 – 15:30. HIZLARIA: MERKATU   IZENA EMAN

“BIZIT EUSKADI” KANPAINA BERRIA

“Bizit Euskadi”, aurtengo Aste Santuan Euskadi bisitatu eta bizitzera bultzatzeko Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak burututako kanpaina berria da. Aste Santuko turismo-kanpaina berriaren esloganak “visit” (bisitatu ingelesez) eta “bizi” kontzeptuak lotzen ditu, Euskadin esperientzia bat bizitzera bultzatzeko. “Bizit Euskadi” kanpaina Estatuko bisitariei zuzenduta dago nagusiki, baina Frantziako hegoaldea eta Portugalen zati bat ere…